euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñigo Llopis igerilari euskaldunak bere iritzia ematen du Tokioko Olinpiadak uztailean bertan behera uzteaz (bideoa)

2020/03/25

Iñigo Llopis igerilari donostiarra Tokioko Joko Paralinpiarrak ari den prestatzen
Iñigo Llopis igerilari donostiarra Tokioko Joko Paralinpiarrak ari den prestatzen

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Tokion datorren uztail eta abuztuan jokatu behar zuten Olinpiadak 2021era atzeratzeko erabakiaren aurrean galdetu diote Iñigo Llopis igerilari donostiarrari. Basque Team-ek Iñigo Llopis igerilariarekin hitz egin du Covid-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, gutxieneko marka baitzuen horretarako. Iñigorentzat Tokiokoak bigarren Jokoak izango dira, Rioko Paralinpiar Jokoetan parte hartu ostean.

Atzeratzearen aurretik, Joko Olinpikoen datak uztailaren 22tik abuztuaren 9ra arte ziren, eta Joko Paralinpikoen datak Olinpikoenak baino 15 egun geroago ziren hastekoak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia