euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal argentinar bihotza duen enpresa: Tolosako Elosegui txapel ikonikoa Argentinan bertan eros daiteke dagoeneko

2025/12/16

 Boinas du Sud, Carol Huicik Buenos Airesen sortutako enpresak, Elosegui txapela enblematikoa inportatu eta herrialde osora bidaltzen du
Boinas du Sud, Carol Huicik Buenos Airesen sortutako enpresak, Elosegui txapela enblematikoa inportatu eta herrialde osora bidaltzen du

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Soilik Euskal Herrikoa ez bada ere, eta jatorria eztabaidatua izan arren, txapela euskal kultura tradizionalaren ikurrik indartsuenetako bat da. Artzain eta laborarien babesgarri izandakoa, bere erabilera mundu osoan zabaldu zen. Milaka euskal immigranteen eskutik iritsi zen Argentinara ere, eta bertan, bereziki landa eremuan baina baita hirian ere, bere egin zuten. Gaur egun bizirik dirau, dela eguneroko jantzietan, dela euskal etxeetako dantzarien jantziaren atal ezinbesteko. Txapel guztien artean, bat hartu izan da enblematikoen eta benetakoen: Tolosako Elosegui euskal txapela. Aurten, lehenengo aldiz, zuzenean gure herrialdean eskura daiteke, bidaiatu beharrik gabe.

Carol Huici: Elosegui txapelak inportatzea ez zen merkataritza-erabaki hutsa izan, “maitasun-ekintza”  bat baizik, zubi bat eraitzea bi itsasertzeen artean, Argentina eta Euskal Herriaren artean

Elosegui txapelak inportatzea ez zen merkataritza-erabaki hutsa izan, “maitasun-ekintza”  bat baizik. Hala ulertzen du Carol Huici donostiarrak. Duela urtebete Argentinan finkatu zen, finkatu ere bere lurraldearekin lotura galdu gabe bertan egoteko aukera emango zion proiektu bat gauzatzeko asmoz. Euskal Herrian bizi zela, argentinar batekin hasi zen. Harreman horrek bultzatu zuen, izan ere, bi herrialde kilometroz urrun diren hauen artean benetako zubi bat eraikiko zuen zerbait pentsatzera. EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “lur bakar bat aukeratu beharrik ez genuela ulertu genuen. Nik ezin nion euskaldun izateari utzi, eta hark ezin argentinar izateari utzi”.

Horrela sortu zen Boinas du Sud. Elosegui txapelak merkaturatuz abiatu zen ekimena da, baina etorkizunean produktu gehiago gehitu nahi ditu, bi lurraldeak lotzen jarraitzeko helburuarekin. “Negozio bat baino gehiago da, kulturen arteko zubi bat dela uste dugu”, dio Carrolek, eta euskal diasporak Argentinan duen pisua azpimarratzen du. “Euskaldunon aztarnek bizirik, moldaturik eta nazio honen identitatearekin uztarturik irauten dute. Ez nuen uste diasporak hainbesteko pisua eta balioa izango zuenik. Ez nuen ere uste hainbeste jende topatuko nuenik, euren arbasoen historiaz eta nire lurrarekiko maitasunaz hitz egingo zidana. Kontatzen diguten istorio bakoitzak gertu sentiarazten nau, banatzen gaituzten 11.000 kilometroen gainetik”.

Boinas du Sud-en webgunera jo dezakezu, Elosegui txapelen modeloak, neurri eta kolore ezberdinak ikusteko, gizon zein emakumeentzat. Instagramen ere jarrai diezaiekezu: boinasdusud. Gaur egun, banatzaileak dituzte Argentinako hainbat tokitan, eta gainera, zuzenean saltzen dute bezeroari webgunetik, herrialde osora bidalketak eginez. Zalantzarik gabe, aukera ona Gabon oparitarako!



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia