euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laburbirako zinea Paris, New York, Londres eta Valentziako euskal etxeetara iritsiko da aurten

2017/03/09

2017ko Laburbira iritsiko den herrien zerrenda
2017ko Laburbira iritsiko den herrien zerrenda

PUBLIZITATEA

Abian da Euskal Herrian urtero Topaguneak antolatzen duen Laburbira, euskarazko filmak erakutsi eta ikusteko ekimena, aurten 14. ediziora heldurik. Aurreko edizioetan bezala, Diasporak ere izango du partaidetza eta asteburu honetatik hasita, lau izango dira aurten parte hartuko duten euskal etxeak: larunbat honetan, Pariseko eta New Torkekoak; martxoaren 25ean, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak; eta apirilaren 6an, Londresko Basque Society- Euskal Elkarteak.

Donostia-San Sebastian. Aurtengoan ere gehiago izan dira interesa agertu duten munduko euskal etxeak, eta datak adostu ahal izatea edo garaiz ibiltzea tarteko azkenean parte hartu gabe geratu direnak. Izan ere, aurreko abendua izan daiteke urtero, parte hartu nahi duten euskal etxeentzat, antolatzaileekin harremanetan jartzen hasteko garai egokia. Hala ere, esan dio EuskalKultura.com-i ekimenaren prentsa zerbitzuko Leire Lardizabalek, "gustura gaude oso Diasporan nabari dugun interes hazkorrarengatik, eta plazera izan da parte hartuko duten lau euskal etxeekin lan egitea".

Hona aurtengo edizioan eskainiko diren izenburuak:

Laburbira martxoaren 3tik apiriaren 7ra arte egingo da, orotara 32 herri partaide. Diasporaren kasuan herriak eta emanaldian hauek izango dira:

-Martxoaren 11ean: Pariseko Euskal Etxean, 17:00etan, Sustraiak-Erroak elkartea antolatzaile
-Martxoaren 11ean; New Yorkeko Euskal Etxean, 19:00etan, Eusko Etxea antolatzaile
-Martxoaren 25ean: Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean, 19:30etan, Laurak Bat antolatzaile
-Apirilaren 8an, Londresko Euskal Etxean, 18:30etan, Basque Society-Euskal Elkartea antolatzaile

Azpitituluena izan da euskal etxe batzuetatik planteatutako gaietako bat, euskara dakien publikoaz gain erdaldun batzuk ere erakarri ahal izateko. Filmak, beraz, gaztelaniazko azpitituludunak eskainiko dira, esaterako, hala eskatu duten lekuetan, eta Londresko Euskal Etxearen kasuan, "badakigu euskal etxekoek berak arduratu direla ingelesezko azpitituluez, ahalik eta euskaltzale eta zinezale gehiagorengana iritsi nahi baitute", esan digute.

Aurtengo edizioak, lehiaketa bat antolatu du ikusleentzat, euren iritzi eta iruzkinak biltzearren (ikus hemen).

Antolatzaileek, azkenik, dei bat egiten diete Euskal Herrian, Diaspora barne, euskarazko filmen bat egiten dutenei, eurekin kontaktatzearren, datorren urteko Laburbiran parte hartzeko aukera ikus dezaten.

Informazio gehiago: www.kameratoia.eus eta www.topagunea.eus-en



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia