euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laurak Batek 140 urte: astelehenean hasiko diren ospakizunak larunbatean joko dute gailurra BACekin

2017/03/10

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenaren logoa
Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenaren logoa

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Laurak Baten guztia dago prest bere 140 urteak ospatzeko. Erakundeko lehendakarien omenezko brindisa astelehenean izango da, martxoaren 13an, sorreraren egunean bertan. Eta astea Urtebetetze Oturuntzarekin bukatuko da, igandean. Tartean, besteak beste, 2017ko BAC jaialdia. Egunotan lehenengo aldiz bisitatuko du Argentina Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berriak.

Buenos Aires, Argentina. Programa zabal eta ugaria jarriko du abian astelehenean Laurak Bat-ek bere 140. urtebetetzea ospatzeko. Etxeko ohiko kide eta lagunekin batera, urteurreneko ospakizunek barrualdeko euskal etxeetako ordezkari eta partaideak ere erakarriko dituzte, asko egitarauan dagoen 'Buenos Aires Celebra' (Buenos Airesek EH ospagai) ekitaldi oihartzuntsuan esku hartzera etorriak; baita akademia eta kirol arloko emanaldietara ere.

Eusko Jaurlaritzak ere bere ordezkaritza izango du jaialdian. Ordezkaritzako parte izango dira Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria, Jaurlaritzako bi teknikarirekin batera.

Astelehenetik igandera arte proposamen kultural eta akademikoak, eta kirol eta olgetarako ekintzak biltzen dituen egitaraua prestatu dute Laurak Batekoek euren 140. urteurrena ospatzeko. Hauxe:

Martxoaren 13an, astelehena
-19:30etan, Ohorezko Aurreskua Laurak Bat-eko lehendakarien omenez. Horren ostean topa egingo da. Ekitaldia Laurak Bat-en egoitzan izango da, Belgrano kaleko 1144 zenbakian.

Martxoaren 15ean, asteazkena
-9etatik 6etara, "Migratzaileak, errefuxiatuak, erbesteratuak. Gako ekonomiko eta politikoak Giza Eskubideen ikuspuntutik lehen eta orain. Buenos Airesko Laurak Bat-en 140. Urteurreneko Jardunaldi Akademikoa" Buenos Airesko Unibertsitateko (UBA) Zuzendaritza Fakultatean. Jardunaldien antolatzaileak Zuzendaritza Fakultatea, CONICET, UNSAM, Etxepare Institutua eta Laurak Bat dira. Eguneko programa osoa hemen.

Martxoaren 16an, osteguna
-9etatik 14etara: "Euskal Herri amerikarrak. Euskal amerikar asoziazionismoaren garapena (1876-2017)" mintegia. Lekua, CONICET, Volta egoitzan, Roque Saenz Peña etorbideko 832. zenbakian, Buenos Airesen. Aktibitatea aditu eta ikertzaileei dago zuzenduta. Antolatzaile: IMHICIHU-CONICET, UNSAM Unibertsitatea, Etxepare Institutua eta Laurak Bat.
-19etan, lehen mailako pilota partidak Laurak Baten trinketean, Nazioarteko Pilota Federazioa eta Argentinako Pilota Federazioa antolatzaile. Modalitateak: goma eta larrua.

Martxoaren 17an, ostirala
-11etan, Omenaldi-ekitaldia Argentinako Senatuan, Laurak Baten omenez. Ekitaldi irekia da eta Kongresuko Illia aretoan izango, Rivadavia kaleko 1864. zenbakian.
-16etatik 18etara, Mahai-ingurua euskal immigrazioari buruz. Hizlariak Miguel Chiloteguy (Emigrazio Galiziarraren Museoa), Ruy Farías (CONICET eta Emigrazio Galiziarraren Museoa), Enrique Luco (ICOM, UNESCOko Museoetako Munduko Batzordea eta Saavedra Museoa), Diego M. Santos (La Platako Museoa) eta Pablo Ubierna, Jose Gabriel Anitua eta Jose Gutierrez (Laurak Bat). Mahai-ingurua Laurak Bateko liburutegian izango da.

Martxoaren 18an, larunbata
-12etatik 17:30etara, ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdia, Mayo etorbidean (Jaialdiari eta EuskalKultura.com-en partaidetzari buruzko informazio berezitua, datorren astean).
-20etan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren hitzaldia
-21etan, Taska eta erromeria Laurak Baten trinketean

Martxoaren 19an, igandea
-11:30etan
, Plazako dantzak Belgrano etorbidean
-13etan, Laurak Baten 140. Urteurreneko Oturuntza



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia