Donostia-San Sebastian. 2026ko Goya sarien 40. edizioa Bartzelonan euskal zinemagintzaren benetako festa bihurtu zen. Euskal Herriko ekoizpenek zortzi sari bereganatu zituzten eta artistek nazioarteko oihartzuneko ekitaldi batean jarri zituzten berriro ere euskara eta euskal ekoizpenbak. Irabazle nagusien artean, ‘Los domingos’ (‘Igandeak’) pelikulak. film onenaren, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren sariak irabazi zituen. Alauda Ruiz de Azua zinemagile barakaldarrak bigarren Goya du, 2002an ‘Cinco lobitos’ pelikularekin jaso baitzuen lehen aldiz.
Baina ‘Los domingos’ek beste bi sari ere jaso zituen: emakumezko aktore protagonista onenaren saria, Patricia Lopez Arnaiz, eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena , Nagore Aranburu. Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak ere bigarren Goya zuen, 2021ean ‘Ane’ filmari esker irabazi baitzuen lehena. Beste saridunetako bat –eta txalorik gehien njaso zituemçna seguruenik– Jose Ramon Soroiz izan zen. Soroizek gizonezko aktore onenaren saria irabazi zuen ‘Maspalomas’ filmean Vicenteren azalean era ezin hobean jartzeagatik.
Lan teknikoagoaoek ere jaso zuten euren errekonozimendua eta Uniko bilbotar ekoiztetxearen ‘Dekoratua’-k animaziozko film onenaren saria irabazi zuen. Bestalde, egilean artean Donostiako Kowalski ekoiztetxea duen ‘Los tigres’ek, berriz, efektu berezi onenen saria bereganatu zuen.
'Los domingos' ('Igandeak') 2026ko pelikularik onena
Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore onenaren saria irabazi zuen ‘Maspalomas’ filmagatik
'Decorado' (Dekoratua) filmak irabazi zuen animaziozko film onenaren saria
'Los tigres' pelikulak bereganatu zuen efektu berezien saria
Ikusgai Primeran plataforman
Baina artikulu honen helburua, Goya Sarien 40. edizioko lanetako batzuk ikusgai daudela dagoeneko EiTBren Primeran streaming plataforman nabarmentzea zen. Tartean ‘Maspalomas’ (ikusi hemen) eta ‘Dekoratuak’ (hemen). ‘Ane’ ere topa daiteke (hemen) eta 2025ean pelikula onenaren saria jaso zuen Arantxa Echevarríaren ‘La infiltrada’ (ikusi hemen). Zerrendan, gainera, 2018an hamar sari jaso zituen Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendarien ‘Handia’ ere badago (hemen) eta 2023ko ‘20.000 erle espezie” (hemen). Baina askoz gehiago daude, sar zaitezke eta saltseatu apur bat zure gustukoenak diren izenburu eta artistak bilatuz.
Gogora dezagun doan eta oso erraza dela Primeran plataforma erabiltzea. Harpidetza doakoa da eta edozein dispositibotik egin daiteke www.primeran.eus webgunean sartuz. Google Play eta iOSen storetan ere topa dezakezu, “Primeran” bilatuz.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



