euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carlos Miguelena hautatuko dute larunbatean FEVAko lehendakari, ondoren hausnartuz Diasporaren Lege berriaz

2026/04/09

Carlos Miguelena (ezkerrean) eta Guillermo Canut (eskuinean), FEVAko lehendakari eta 2. lehendakariorde hautatuko dituzte seguruenik larunbatean. Irudian, Pello Reparaz kantaria erdian, azaroan Rosarion 41. Gizataldeen Jaian
Carlos Miguelena (ezkerrean) eta Guillermo Canut (eskuinean), FEVAko lehendakari eta 2. lehendakariorde hautatuko dituzte seguruenik larunbatean. Irudian, Pello Reparaz kantaria erdian, azaroan Rosarion 41. Gizataldeen Jaian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) Ohiko Batzar Nagusia egingo du datorren larunbatean, apirilaren 11an. Hitzordua goizeko 9:30ean finkatu dute Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan. Herrialde osoko euskal etxeen ordezkariak daude deituak bertara federakundearen kudeaketari jarraipena emateko eta Zuzendaritza Batzordeko karguak zati batean berritzeko.

Gai-zerrendak honako kargu hauetarako zerrenda eta hautagaiak jendaurretu eta onartu beharko dituzte batzarreko kideek, honako karguak berriturik: lehendakaria, 2. lehendakariordea, idazkaria, diruzaina, bost batzordekidetza eta Kontu Ikuskatzaile Batzordeko hiru kide. Aurkeztutako zerrenda bakarra Pergaminoko Lagun Onak, Rosarioko Zazpirak Bat eta Mar del Platako Denak Bat euskal etxeek babestu dute. Ikusi beherago zerrenda hori osatzen duten hautagaiak.

Ekarpenak Diaspora Lege berrirako 

Batzar orokorra amaitutakoan, jardunaldiak Euskadiren eta kanpoko euskal komunitateen arteko araudiari helduko dio. Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak koordinatuta, topaketa parte-hartzailea egingo dute Diasporaren Lege berriaren osagai izan daitezkeen ideia eta proposamenak biltzea helburu.

Saioan Benan Oregi teknikariak hartuko du hitza, egungo 8/1994 Legearen balantzea egiteko. Jarraian, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Ziortza Olano Astigarragak lege-proiektu berriaren ezaugarriak aurkeztuko ditu. Saioari amaiera emateko, talde-dinamika bat eta ondorioen partekatzea egingo dute bertaratutakoen artean. 

FEVAko zuzendaritza berritzeko hautagaiak

- Lehendakari: Carlos Alberto Miguelena - Pertsonala (Lagun Onak, Pergamino) 
- Lehendakariorde bigarrena: Guillermo Fernando Canut - Pertsonala (Zazpirak Bat, Rosario) 
- Idazkari: Laureano Edgar Villa - Pertsonala (Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes)
- Diruzain:  Marcos Castillón (Gure Etxea, Tandil)

- Batzordekide titularra: Amaya Costanzi (Unión Vasca Soc. S.M., Bahía Blanca)
- Batzordekide ordezkoa: María José Parodi (Unión Vasca Soc. S.M., Bahía Blanca)

- Batzordekide titularra: Miren Nerea Sarasua (Denak Bat, Mar del Plata)
- Batzordekide ordezkoa: Juan Martín Vicente (Denak Bat, Mar del Plata)

- Batzordekide titularra: Iosu Mikel Pacha Iruretagoyena (Euzko Alkartasuna, Macachin)
- Batzordekide ordezkoa: María Gabriela Fernández (Euzko Alkartasuna, Macachin)

- Batzordekide titularra: Cristina Inés Zubillaga (Euzko Etxea, Necochea)
- Batzordekide ordezkoa: Iñaki Bilbao (Euzko Etxea, Necochea)

- Batzordekide titularra: Agustina Madarieta (Asoc. Cultural Gerora, Córdoba)
- Batzordekide ordezkoa: Keila Marozzi Nomi (Asoc. Cultural Gerora, Córdoba)

- Kontu ikuskatzailea: Javier Ezequiel Salvarredi (Centro Vasco Denak Bat, Mendoza)
- Kontu ikuskatzailea: María Susana Mendizabal (Gure Etxe Maitea, Olavarria)
- Kontu ikuskatzailea: Gabriela Susana Allaria (Baskos de la Confluencia, Neuquén)



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia