New York, AEB. Beste urte batez, abenduarekin batera euskal zinemari New Yorken zabaltzen zaion lehio honen txanda da Manhattanen, oraingoan abenduaren 2, 3 eta 4an, Village East by Angelika-n, honako hiruak direlarik hautatu diren izenburuak, desberdinak oso elkarrengandik: 'Robot Dreams', 'Bizkarsoro' eta 'Los Williams', ohi bezala Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritza eta Etxepare Euskal Institutua antolaketan lankide. Sarreak esteka honetan lor daitezke, doan.
NYC BASQUE FILM FESTIVAL 2025 PROGRAMA
'Robot Dreams' (2023) zuzendaria, Pablo Berger
Abenduaren 2an, asteartea, 18:30ean
2024ko Nazioarteko Film Onenaren Oscar Sarirako finalista izan zen tragikomedia animatu txalotu hau. DOG Manhattanen bizi da eta bakarrik egoteaz nazkatuta dago. Egun batean, robot bat eraikitzea erabakitzen du, lagun bat. Bien artean adiskidetasuna loratzen da, eta banaezin bihurtzen dira, guztia 1980ko hamarkadako New Yorkeko giroan. Uda gau batean, DOGek, tristura handiz, ROBOT hondartzan abandonatzera behartuta dago. Inoiz elkartuko al dira berriro?
'Bizkarsoro' (2023) zuzendaria Josu Martinez
Abenduaren 3an, asteartea, 18:30ean
Herrixka asmatu batean, ahozko lekukotasunetan eta idazleen testuetan oinarritutako bost istorio benetakoak garatzen dira 1914 eta 1982 artean. Haien bidez, Iparraldeko herrixka txiki batean XX. mendean zehar bizi izandako gizarte-aldaketak, hizkuntza baten sustraiak eta horretara hurbiltzea, eta biziraupenaren aldeko borroka ikusiko ditugu.
'Los Williams' (2024) zuzendari Raúl de la Fuente
Abenduaren 4an. osteguna, 18:30ean
Familia eta kirol dokumentala, Iñaki eta Nico Williams anaiek, Ghanako jatorriko bi futbolariek, lehen pertsonan kontatua. Gaztelaniaz (VOS) emango da, ingelesezko azpitituluekin.
Emankizun guztiak Village East by Angelika zinemetan (81-189 2nd Ave, New York, NY 10003) izango dira. Sarrera kitorik, baina beharrezkoa da aurretik erreserbatzea. Eserleku mugatuak.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


