Panguipulli, Txile. Bere 83. urteurreneko ospakizunen baitan, Panguipulli-ko Suhiltzaileen Taldeko Lehen Konpainia mugarri berezi bateko protagonista izan da aurten, Euskadi kanpoko lehenengo 'Euskal Ponpa' bilakatuta [Panguipulli-ko Txile hegoaldean dago, Los Ríos eskualdean]. Bertako eta Euskadiren Txileko Ordezkaritzako buruzagiak partaide, ekitaldiak herriko 'Arteen Antzoki Hezitzailea' aretoan egindako ekitaldiak "komunitatearen zerbitzura beren bizitza eman duten suhiltzaile-belaunaldiak errekonozitu", eta balio partekatuak azpimarratu zituen, "elkartasuna, ausardia, eskuzabaltasuna eta hurkoarekiko konpromisoa bezalako balioek elkatu egiten baikaituzte, Euskadik zein Txilek sakon partekatutako balioak diren ezkero", esan zuten, senidetasun dokumentu ofizialeko sinatzaile Panguipulliko Suhiltzaileen superintendente Rodolfo Zúñiga Neira; Suiltzaileen Lehen Konpainiako zuzendari Eduardo Cerda Rivera eta Euskadiren Txileko ordezkari Fernando Márquez.
Historia duen lotura
Ondotik, bertaratutakoek ikurrina eta Txileko bandera masta goialdean ipintzeko ekitaldian hartu zuten parte. "Aurrerantzean bi banderek elkarrekin hegaltatuko dira, Euskadiren eta Txileren arteko adiskidetasunaren ikur iraunkor gisa" esan zen eta plaka bat ere desestali zen ekitaldiko oroigarri, guztia itsasoz bi aldeetako harremanbide honen lekukotasuna emanez eta bertako Suhiltzaileen Lehen Konpainiak 'Euskal Ponpa' Lehen konpainia deitzen diolarik bere buruari. Lankidetzaren barruan, Panguipullik bere lehen eskala-kamioi hidraulikoa —Iveco Magirus DLK-18 modeloa— eskuratu du euskal suhiltzaileen Ordiziako parketik etorria, martxoan iritsi ondoren gaikuntza eta prestakuntza-aldia pasa duena, bi herrialdeetako suhiltzaileak lankide.

Agiria sinatu eta plaka oroigarria desestali zuten Suhiltzaileen Konpainiako eta Euskadiko Ordezkaritzako arduradunek
“Panguipulliko Suhiltzaileen Konpainiaren eta Euskadiren arteko harremanak duela urte batzuk ‘Mugarik Gabeko Suhiltzaileak’ GKEak bultzatutako ekimen bat du oinarri, eta Ibon Zinkunegi eta Iker Pagola-ren bidez izan da posible Panguipullin larrialdiei aurre egiteko aukerak hobetzea, hain zuzen ere handik ekarritako eskala mekanikoarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako dohaintza”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzatik. “Oraingo izendatze hau ohorezko errekonozimendua baino askoz gehiago da guretzat. Urrun dauden baina aldi berean hainbat balio konpartitzen dituzten bi herriren elkartzea da, herritarren eta lagun hurkoaren zerbitzuan egotea gizakion solidaritatearen adierazpen zintzoena dela usteak elkartzen gaitu”, adierazi dute.
- Txileko Euskadiren ordezkaritza Instagramen, delegacion_euskadi_en_chile

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


