euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kantatzea gustukoa baduzu, Berlingo Euskal Etxeak aukera ematen dizu: eman izena Euskal-Alemaniar Abesbatzan

2026/11/19

Berlingo Euskal Etxeak bere lehenengo abesbatza sortu du eta gonbitea luzatzen die euskal kantuzaleei bertara daitezen
Berlingo Euskal Etxeak bere lehenengo abesbatza sortu du eta gonbitea luzatzen die euskal kantuzaleei bertara daitezen

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Alemanian Berlin inguruan bizi bazara eta kantatzea gustukoa baduzu, hiriburu alemaneko Gernika Euskal Etxeak aukera ematen dizu euskal kantutegia landu eta zeure zaletasun hori euskal giroan lantzeko. Entseguak maiatzean hasi zituzten, eta udako geldialdia eta gero, ikasturte berriarekin gogoz ari dira. Azaltzen dutenez, helburu xinplea dute: "kantuzaleak gara, kantatzea gustatzen zaigu eta kantuaren inguruan bildu eta ongi pasatu nahi dugu kantatzen".

Mikel Elgezabal gernikarra zuzendari, entseguak bi astean behin egiten dituzte, ostegunez, 19:00etan, B.L.O. Ateliers-en (Kaskelstr. 55, 10317 Berlin, S-Bahn: Nöldnerplatz). "Poliki joan nahi dugu", adierazi diote EuskalKultura-eus-i. "Argi daukagu bertara datorren jendea abestuz ongi pasatzera datorrela, askok ez dituzte notak ezagutzen eta partiturak egokitzen zaizkie, gustura gaude, aurrera egiten". "Emanaldiak? Ez daukagu presarik, baina datorren apirilean Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean abesteko ideiarekin gabiltza", dioskute.

Argibide gehiago eskatu edo izena eman nahi duenak info@euskaletxea.de helbidera idatz dezake

Euskal Etxea Berlin
- www.facebook.com/gernikakulturverein.euskaletxeaberlin
- www.euskaletxea.de
- www.instagram.com/gernikaberlin



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia