euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idoia Asurmendi, dantzariak, gastronomia, pintxo-potea, koralak-eta, abuztuaren 26-29ra Txileko 2026 Euskal Astean

2026/08/21

Colectividad Vasca de Chile Euskal Etxeak bere 2026ko Euskal Astea antolatu du Estadio Españolen abuztuaren 26tik 29ra
Colectividad Vasca de Chile Euskal Etxeak bere 2026ko Euskal Astea antolatu du Estadio Españolen abuztuaren 26tik 29ra

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Las Condesko Estadio Españolaren instalazioek abegituko dute datorren asteazkenetik larunbatera, abuztuaren 26tik 29ra, instituzio horretan egoitza duen Colectividad Vasca de Chile euskal etxea antolatzaile duen 2026ko Euskal Astea. "Euskal Astea, bizi ezazu zaporeez" lelopean programak bilduko ditu abesbatzen topaketa bat, gastronomia erakustaldi bat zuzenean Euskal Herriko eta bertako sukaldariez euskal errezetak prestatzen, "pintxo-pote" bat eta, jardunaldiak ixteko, musika eta gastronomia jaialdi bat, Idoia Asurmendi kantari aramaixotarra eta Olivia García txiletarra nabarmenduz, Banda Hispanohablante eta EEko dantzariekin batera, Basking Beat & Bite mokadu eta pintxoez.

2026KO EUSKAL ASTEAREN PROGRAMA
Colectividad Vasca de Chile eta Estadio Español antolatzaile

Asteazkena, abuztuaren 26a
(19:00etan, Reyes de España aretoan)

— XIII Koru Topaketa

  • Estadio Españoleko abesbatza partaideak: Coro Nueva Extremadura de la Rama de Folklore Chileno, Coro Años Sabios, Coro Riojano eta Coro de la Colectividad Vasca de Chile
  • Kanpoko abesbatza gonbidatuak: Coro del Estadio Español de Viña del Mar, Coro Corissimo del Colegio Newland, Coro Masculino Frohasinn

Osteguna, abuztuaren 27a
(19:30ean, Cervantes aretoan)

— Euskal sukaldaritza zuzenean

  • Euskal sukaldaritza tradizionala zuzenean - Cooking Show
  • Sudaldari partaideak: Javier Pedreros (Estadio Español), Ismael Lastra eta Tomás Saldivia (Basking Bar Aurea Chile) eta Ricardo Pérez (bizkaitar chef ezaguna eta Bilboko Yandiola jatetxeko lehen erreferente gastronomikoa)

Ostirala, abuztuaren 28a
(19:30ean, Bar Estadio Español-en)

— Pintxo-potea

  • Sukaldariak tabernan arituko dira pintxoak zuzenean prestatzen

Larunbata, abuztuaren 29a
(12etatik 17etara Reyes de España aretoan)

— Euskal Musika eta Gastronomia Jaialdia

  • Basking Beat & Bite partaide, EEko euskal dantza taldea dantzari
  • Artista gonbidatuak
    Idoia Asurmendi: folk pop euskal kantautorea, nabarmenak dira bere hitz intimo eta hurbilak, euskaraz eta gaztelaniaz kantatuak. Ibilbide sendokoa ibiliak ditu Euskadi, Europa eta Latinoamerikako agertokiak, kantak aurkezten hainbat kontzertu eta ekoizpen diskografikotan
    Olivia García: txiletar kantautorea, 2024an argitaratu zuen bere lehenengo LPa eta musa sarirako izendatu zuten, Birak eginak ditu New York eta Argentinara
    Banda Hispanohablante, Las Condesko Estadio Españoleko musika elkartea. Bere xede nagusia Espainiako herri musikari gorazarre egitea da eta instituzioko bazkideen garapen artistikoa sustatzea
    (Musika Jaialdia bitartean pintxo-pote eta eskaintza gastronomiko saltoki bat egongo da Reina Sofía aretoan)


hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia