euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Txileko Euskal Gazta Tarta Onena' aukeratu dute Santiagon: Josefina Moltedo gozogileak bereganatu du lehenengo saria

2026/10/08

‘Jo Pastelería’ko Josefina Moltedo eta 2026ko ‘Txileko Euskal Tarta Onena’ Txapelketako epaimahaia (arg. Euskadiren Ordezkaritza)
‘Jo Pastelería’ko Josefina Moltedo eta 2026ko ‘Txileko Euskal Tarta Onena’ Txapelketako epaimahaia (arg. Euskadiren Ordezkaritza)

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Euskadiren Txileko Ordezkaritzak antolatuta, 'Txileko Euskal Tarta Onena’ txapelketaren finala irailaren 29an egin zen Santiagon, ‘‘Espacio Food & Service 2026’ Elikadura Industriaren Nazioarteko Azokaren baitan egiten ari zen Gazten Topaketaren barruan. Euskal tartaren bost errezeta iritsi ziren finalera, aurretiko hautaketara aurkeztu ziren hamar proposamenen artean epaimahaiak hautatuak.

Hiru gazta tarta proposamenek lortu zuten saria finalean ‘La Tarta de Queso’, ‘Basko’ eta ‘Jo Pastelería’ izenpean zetozenak eta hiru kasuetan mahaikideek maila teknikoa eta kalitatea goraipatu zituzten. Sari nagusia, ostera, ‘Jo Pastelería’k eta bertako Josefina Moltedo gozogileak jaso zuten. Haren hitzetan, bere tarta “postre perfektua da, baditu azal karamelizatua, barrualde krematsua eta gozoaren eta gaztaren zaporearen arteko oreka egokia”. Josefina Moltedok Euskadiko Basque Culinary Center-en ikasi zuen, eta bertan espezializatu zen pastelgintzan.


Ezker, Josefina Moltedo eta Fernándo Márquez; eskuin, hiru irabazleak: 'La Tarta de Queso’, 'Jo Pasteleria' eta ‘Basko’

Euskadiren Txileko ordezkari Fernándo Márquez eta Alejandro Thomas ‘Gazten Topaketa’ko zuzendaria epaimahaiko buru izan ziren eta Donostian sortutako tarta mota hau lortzen ari den arrakasta eta oihartzuna azpimarratu zuten, nazioartean eta baita Txilen ere. “Bistan da euskal postre berezi honek bere lekua aurkitu duela Txileko gastronomia eskaintzan”, berretsi diote EuskalKultura.eus-i Euskadiren Txileko Ordezkaritzatik.

Ekimen honekin, sukaldaritza ere Euskadiren eta Txileren arteko zubia izan daitekeela nabarmendu zuten, izan ere, antolatzaileek. “Gastronomiaren bidez ohiturak eta tradizioak zabau daitezke; aldi berean, Txapelketarekin euskal sukaldaritza bereganatzen eta berrinterpretatzen duten hemengo adituen talentua ere saritu ahal izan dugu”, azaldu dute.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia