euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Zazpirak Bat EEak Agurra eta euskal marka eraman zituen Santa Fe 2026 Joko Hegoamerikarretara

2026/10/08

Argentinako Pilota Konfederazioko Marcelo Mariezcurrena, Juanjo Miravalles eta Mateo Tacconi, Santa Feko Pilota Federazioko presidente Fernando Sánchez eta G.Canut Banderaren Monumentu Nazionalean. Gimnasia eta Esgrimako Trinketean, Valentin Tacconirekin
Argentinako Pilota Konfederazioko Marcelo Mariezcurrena, Juanjo Miravalles eta Mateo Tacconi, Santa Feko Pilota Federazioko presidente Fernando Sánchez eta G.Canut Banderaren Monumentu Nazionalean. Gimnasia eta Esgrimako Trinketean, Valentin Tacconirekin

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Ikusle kopuru historikoa lortuta —3,5 milioitik gora— bere amaierara iritsi ziren Santa Fe 2026 Hego Amerikako XIII. Jokoak, Rosario, Santa Fe eta Rafaela hirietan bi astez indar betean aritu ostean. Hego Amerikako Kirol Erakundearen (ODESUR) babespean, 15 herrialdetako 4.000 kirolari baino gehiago bildu zituen kontinenteko hitzorduak. Dominetatik harago, eskualdean sustrai kultural sakonak dituzten diziplina batzuek leku nabarmena izan zuten, besteak beste, pilotak. Tetsuinguruihorretan, Rosarioko euskal diasporaren partaidetzak irudi ahaztezinak eta oihartzun handia utzi zituen bertako komunitatean.

Argentinako Pilota Konfederazioak eta Santa Feko Federazioak gonbidatuta, Rosarioko Euskal Etxeak bertako euskal komunitatearen ordezkari lanak hartu zituen bere gain txapelketan zehar. Irailaren 20an gertatu zen lehenengo mugarri instituzionala, Bandera Nazionalaren Monumentuan. Bertan, kirol agintarien eta Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Guillermo Canuten aurrean, Gaztedi Zutik dantza taldea zuzentzen duen Mateo Tacconik Agurra dantzatu zuen, paleta-perutar eta frontball partidak hasi aurretik.

2027ko Euskal Aste Nazionala, Rosarion

Rosarioko Gimnasia eta Esgrima Klubeko trinketean gomazko paleta txapelketa abiatu baino minutu batzuk lehenago jarraitu zuen jarduerak. Oraingo honetan, Valentín Tacconi arduratu zen Agurra egiteaz; horrela, kirol ekitaldiaren eta diasporaren sustrai kulturalen arteko irudi sorta borobildu zen.

Ekitaldi erraldoia amaituta, Zazpirak Bat Euskal Etxea dagoeneko erronka instituzional garrantzitsu baterako prestatzen ari da. Asteburu honetan bertan Villa Marían egingo den 2026ko Euskal Aste Nazionalaren ostean, Rosarioko erakundeak lekukoa hartuko du topaketa nazional horren 2027ko edizioa antolatzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia