euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Euskal Etxearen ajoarriero pintxo bat gailen Palmako 'Tapeo' Azokan; euskara ikastaroa antolatzen ari

2026/05/28

Artea Euskal Etxea saridunen artean Palmako 'Feria del Tapeo y de las Casas Regionales'en, Pintxo Lehiaketan. Txakolina lagun izan zuen
Artea Euskal Etxea saridunen artean Palmako 'Feria del Tapeo y de las Casas Regionales'en, Pintxo Lehiaketan. Txakolina lagun izan zuen

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Palma Mallorcakoa hiriak gogotsu ekin dio 2026an ere, ohi duenez maiatzean, 'Feria del Tapeo y de las Casa Regionales' (Pintxotara ibiltzearen eta Erregio-Etxeen Azoka) delakoari, hilaren 15etik 17ra arteko asteburuan, eta standen alde batera bildutako erregio-etxeen aldetiko gorantzako parte-hartzaileekin batera, standaren beste aldean, dastatzaileenean', publikoarenean alegia, bertakoa zein turistak —espainiarrak baina atzerritar kopuru handia tarteko— ugari baino ugariago bertaratu dira, askoren interesa —eta tripa zorriak— erakartzen dituen hitzordu honetara.

Jaialdi polita da, koloretsu eta animatua, eta seguruenik bere baitan jende gehienen arreta batzen duen programako zatietako bat 'Pintxo Lehiaketa' da (Concurso de tapas) eta horra gogotsu aurkezten dira urtero standa ipintzen duten Mallorcako Artea Euskal Etxekoak. "Aurten ondra salbatu dugu bederen, bigarren postua geureganatu baitugu, "Bakailao ajoarriero tapa' deitu dugun gure pintxoarekin, nafar errezeta bat erabiliz", adierazi digute Arteatik. Aurtengoan ere ekitaldia Erregio-Etxe eta Zentroen Federazioa izan du antolatzaile, Illes Balears-eko Govern lankide.


Palma Mallorkakoako Artea Euskal Etxearen standa eta txakolina botilatik apartsu basoratzen

Tapa edo pintxoen Lehiaketan lortutako errekonozimenduaz gain esan beharra dago euskal elkarte mallorcatarreko bazkide eta adiskideek ez zirela bakarrik Txapelketan nabarmendu, EEko kide eta bolondresek txandaka gobernatu zuten standa ere jende-erakartzaile izan baitzen. Ikurrinak sapaian dilindan eta Euskal Herriko parajeetako irudiez edertutako pareten artean, giro ederra lortu zen, horretarako osagaietako bat pintxo aukera zabala izanik dudarik gabe eta baita, hain seguru ere, frexko eta apar dotoredun, boltilaren alturetatik estilotsu basoratzen zuten txakolina ere.

Azokako berri ludikoekin batera, Mallorcako Euskal Etxetik jakinarazten dute Zuzendaritzako kide batzuk Euskara Munduan programako arduraduna den Kinku Zinkunegirekin bildu irela, laster uhartean bertan hasiko den euskara ikastaroaz mintzatzeko. Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen programaren barruan Ana Goyanes bilbotarra izango da kurtsoko irakaslea eta urriaren 23an eta 24an Bordelen egingo den Europako euskara irakasleen bileran ere hartuko du parte.

Zorionak!

- Palmako Euskal Etxea Instagramen, euskal_etxea_artea



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia