euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sareen arintasuna lagun eta ikasle bakoitzari egokituta, 'The Bai Side' plazaratu dute, euskara ikasteko aukera berria

2026/05/27

Uxue Zalbidea filologo getxoztarrak sortu du 'The Bai Side', euskera ikasteko aukera berria, oraingoz gaztelaniadunei zuzendua
Uxue Zalbidea filologo getxoztarrak sortu du 'The Bai Side', euskera ikasteko aukera berria, oraingoz gaztelaniadunei zuzendua

PUBLIZITATEA

Getxo, Bizkaia. "Euskara ikasteko, ezinbestekoa al da aditz taulen kontra eta ariketa bitxiekin borrokatu behar izatea? Edo posible da egoera naturaletan ikastea, gainerako hizkuntzetan egiten den bezala?". Bere buruari galdera hauek egin eta abiapuntu hartuz ekin dio Uxue Zalbidea filologo getxoztarrak, hizkuntzen irakaskuntzan daukan eskarmentua baliatuz, ‘The bai side’ (‘Bai’ aldea) euskara ikasteko aukera berria plazaratzeari. Bere metodologia honetan, ikasleek hizkuntza erabiliz ikasiko dute, egoera errealetan, lehentasuna komunikazioa baita, azaltzen du.

Bi oinarri sendo dauzka bere proposamenak: sareetarako sortutako edukiak eta on line eskola sinkronikoak. Klaseak banakakoak dira eta Zalbideak berak aztertzen ditu ikasleen ezaugarriak, ibilbidea nondik hasi jakiteko eta ahulguneak eta indarguneak kontuan izateko. “Azalpen gramatikal oso laburrak eta helburu zehatzak eta lorgarriak" dira metodoaren ezaugarri nagusiak xehetzen du.

Uxuek prestatutako bideoetako bat

"Instagrameko bideoetan ikusten da nola erabil daitekeen hizkuntza eguneroko bizitzan. Ikasleek entzun eta errepikatu egin dezakete, hizkuntza ikasten hasten garenean ez baita beharrezkoa den-dena ultzerzea". "Izan ere, eskola paketeak eskaintzen ditut. klaseen sorta hauen prezioa ikasleen mailaren eta helburuen araberakoa da”, azaldu du irakasleak.

Uxuek bolada bat pasatu zuen Brasilen, Sao Paulon, eta bertan diasporako jendea ezagutzeko aukera izan zuen, Orain, The Bai Side’kin aukera eman nahi die, batetik Euskal Herritik kanpo dauden euskal herritarrei, euskara ikasi, hobetu edo euren maila akreditatzeko azterketak gainditu ditezen, eta baita bertan Diasporako kide, euskaldunen ondorengo jaio diren edo edozein gauzagatik euskaltzaletu direnei, euskarara hurbil daitezen.

‘The Bai Side’ proiektua berri-berria da eta horregatik komunikaziobide batzuk oraindik eraikitzen ari dira. Esaterako, azalpenak eta instrukzioak gaztelaniaz bakarrik dazkate oraindik; etorkizunari begira, beste hizkuntza batzuk ere gehitu nahi dituzte, eta baliabide gehiago –tartean youtube kanala– ere egongo dira eskuragai webgunean. "Garrantzitsuena: ikasten hasteko gogoa baldin baduzu, kontaktatu baino ez duzu behar, lehenengo elkarrizketa izateko Uxuerekin".

- Instagram, ‘The Bai Side
- Weborria, ‘The Bai Side



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia