euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hogei bat ikasle Santiagoko EEaren eta Txileko Euskadiren Ordezkaritzaren Mintza Txokoan, eskerrik asko, Nerea!

2026/07/17

Santiagoko Euzko Etxearen eta Txileko Euskadiren Ordezkaritzaren babespean antolatu dute asteartean Mintza Txokoa
Santiagoko Euzko Etxearen eta Txileko Euskadiren Ordezkaritzaren babespean antolatu dute asteartean Mintza Txokoa

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Ikasleentzako topaguneak sortu eta klaseetatik kanpo hizkuntzaren erabilera bultzatzea helburuarekin 'Mintza Txokoa' ekimenaren edizio berri bat antolatu zuten elkarrekin Santiagoko Euzko Etxeak eta Txileko Euskadiren Ordezkaritzak joan den asteartean, uztailak14. Ekitaldia Nerea Garin irakaslearen ardurapean egon zen eta aukera ederra ekarri zion gipuzkoarrari Txileko euskal gizataldeari azken agurretan hasteko. Izan ere, gipuzkoarra Euskal Herrira itzuliko da denbora gutxi barru, Etxepare Institutuaren bidez Euzko Etxean ez ezik, Txileko Unibertsitatean eta Txileko Unibertsitate Katolikoan irakurle emankor ibili ondoren.

Mintza praktika saioa Euskal Etxeko lehendakari Ignacio Bastarricaren ongietorri hitzekin hasi zen, Garinek prestatutako ariketa-jolasekin jarraitzeko. “Euskarazko hainbat esaldi abiapuntu hartuz, ikasleek, pertsonaiak, fruituak eta ekintzak asmatu behar izan zituzten. Taldeak oso gogotsu hartu zuen parte, ikasitako guztia erabili ahal izan baitzuen”, azaldu dio Bastarricak EuskalKultura.eus-i.


Nerea Garin irakasleari 'agur' esateko aukera ere izan zen astearteko Mintza Txokoa

Programatutako ekimena bukatu eta gero, Carolina Avila, Euskadiren Ordezkaritzaren izenean, eta Juan Antonio Narvarte. Euzko Etxeko euskara taldearenean, irakasleari agape bat eskaintzeaz arduratu ziren, esker ona agerian uzteko irakasleari. "Nerea laster bueltatuko da Euskal Herrira eta gurekin egon den bitartean egin duen guztia eskertu eta despedida moduko bat aurreratu nahi izan genion. Lan handia egin du eta oroitzapen ederra utziko die ikasleei”, adierazi digu Bastarricak.

- Santiagoko Euzko Etxearen Instagram
- Txileko Euskadiren Ordezkaritzaren Instagram



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia