euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rabuffetti-Macchi bikote argentinarra txapeldun Santiagon Mercomus 2026n: datorren urteko edizioa Uruguain egingo da

2026/04/20

Ezkerrean txapeldun eta txapelunordeak 2026ko Mercomuseko azken partida hasi aurretik; eskuinean, Jorge Rabuffetti eta Jose Luis Macchi bikote txapelduna
Ezkerrean txapeldun eta txapelunordeak 2026ko Mercomuseko azken partida hasi aurretik; eskuinean, Jorge Rabuffetti eta Jose Luis Macchi bikote txapelduna

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Jorge Rabuffetti eta Jose Luis Macchi bikote argentinarra izan da garaile larunbat eguerdian Santiagon amaitutako Mercomus Mus Txapelketa Hegoamerikarreko 2026ko edizioan, hiriburu txiletarreko Euzko Etxea antolatzaile. Garaiz pantailetan Espainiako Errege Kopako finalean Realaren garaipena ikusteko eta partida azkar batean –“txikitu egin gaituzte” onartu zuen bikote galtzaileak–,  Rabuffetti - Macchi bikotea erraz nagusitu zen azken, Juan Carlos Lagok eta Juan Mendiburuk osatutako bikote txiletarra bigarren lekuan utziz. Partida bukatuta, txapelak banatu ziren eta bazkari ederra partekatu zuten muslariek eta bertaratutako guztiek.

Aurtengo Mercomus Txapelketa asteazkenean, apirilaren 15ean, hasi zen, Euzko Etxea-ko lagunek zintzur bustitze bat lagun egindako ongietorriarekin. Euskal etxe anfitrioi santiagotarreko Mus arduraduna den Juan Carlos Lago Zugadik ongietorri hitzak zuzendu zizkien bisitariei, Euskadiren Txileko ordezkari Fernando Marquez ere hartu zuen parte harrera zeremonian eta Ignacio Bastarrica Euzko Etxeko lehendakariak eman zion hasiera ofiziala Txapelketari.


Santiagoko EEko Euskal Abesbatza, Patricio Aburto zuzendari, euskal kantuez edertzen ekitaldia


2026ko Mercomus Txapelketan parte hartu zuten muslarien talde-argazkia Euzko Etxean 

Txapelketak amerikar kontinenteko bost herrialdetako hamazortzi muslari bikote –36 jokalari– bildu zituen, hain zuzen ere Argentina, Peru, Uruguai eta Txile, eta Estatu Batuetakoak, azken hauek gonbidatu bereziak gisa bertaratutakoak, NABOko lehendakari ohi eta Mus arduradun Pierro Etcharren delegazioko buru. Hona herrialdez herrialde mus bikoteen zerrenda:

Argentina

  • Jorge Rabuffetti-Jose Luis Macchi (Txapeldunak)
  • Andres Kearny-Benjamin Kearny
  • German Viladrich-Francisco Teran
  • Luismari Vicente-Jose Carlos
  • Parodi Ruben Larraya-Jose Martin Azarloza
  • Alberto Urrutia-Maite Anitua

Txile

  • Francisco Martinez-Alfonso Mendiburu
  • Juan Carlos Lago-Juan Mendiburu (bigarren postuan)
  • Ramon Mendiburu-Gaetano Santoro
  • Mª Angelica Cofre-Ibai Maruri
  • Marcelo Artigas-Javier Irigoyen
  • Tomas Ilzauspe-Diego Muraña

Uruguai

  • Oscar Bignotti-Jorge Parodi
  • Fabian Orradre-Manuel Acuña

Peru

  • Raul Noblecilla-Bittor Lopez
  • Mónica Rojas-Juanjo Meneses

Estatu Batuak

  • Tony Campos-Jean Pierre Etchechury
  • Robert Jaureguy-Daniel Jaureguy

Zorionak txapeldun eta txapeldunordeei, parte hartu zuten muslari eta lagunei eta lehiaketa antolatu zutenei!

Mercomus 2027 txapelketa Uruguain jokatuko da.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia