euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santiagoko Euzko Etxeko bikoteak irabazi du Liman 2025eko Mercomusa; 2026ko edizioa hiriburu txiletarrean izango da

2025/04/29

Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez txiletarrek irabazi dute 2025eko Mercomusa
Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez txiletarrek irabazi dute 2025eko Mercomusa

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Asteburuan bukatu da Liman bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen 2025eko Mercomus eta begirada guztiak Txilera daude orain jarrita. Alde batetik, Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez bikote txiletarrek irabazi duelako Txapelketa, María Angélica Cofre eta Mariano Larrañagak osatutako bikote venezuelatarra bigarren. Eta bestetik, ekitaldia bukatu zenean jakinarazi zutelako ofizialki, Mercomus 2026ko egoitza Santiago izango dela, Mapochoren hiriburuko Euzko Etxea antolatzaile.

Aurtengo edizioari dagokionez, apirilaren 23tik 27ra egin da Argentina, Txile, Uruguai, Venezuela eta Peru bertako muslariak elkartu zituen Txapelketa. Limako Euskal Etxea arduratu zen antolakuntzaz eta anfitrioiek eta gonbidatuek balantze ezin hobea egiten dute. “Txapelketa bikaina izan da. Partidak lehia handikoak izan dira baina hala ere laguntasuna nagusitu da aste osoan zehar”, jakinarazi dio EuskalKultura-eus-i Limako Euskal Etxeko erreferente den Alberto Escobalek.


Muslariek eta laguntzaileek Euskal Etxeko ohiko ekintzetan ere hartu zuten parte

Txapelketaz gain, bisitariek bat egin zuten euskal elkarteko bazkideekin eta parte hartu zuten EEren ohiko ekintzetan. Hiriburua eta ingurua ezagutzeko aukera ere eman zien Limako Euskal Etxeak muslari bisitariei eta programa horren barruan afari berezi bat egin zuten bertako Regatas Klubean, zaldi-ikuskizun bat ikusi ahal izan zuten eta landa bazkariaz gozatu zuten Pachacamac leku arkeologikoan.

Berez partidak eta Txapelketako programa larunbatean bukatu ostean, igandeak une gogoangarriak ere ekarri zikien beste egun hori ere bertan pasatzea erabaki zuten muskariei. Izan ere, “une ederrenetako bat Aberri Eguna denon elkarrekin ospatu ahal izatea izan zen”, adierazi du Escobalek. “Zalantzarik gabe, amaiera bikaina izan zen gure Mercomuserako!”.

- Limako Euskal Etxea Facebook-en, Euskaletxea Centro Vasco - Perú



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia