Bartzelona, Kalalunia. Nafarroako Gobernuko Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo bertan zela kontzertua eman zuen joan den larunbatean Bartzelonako Nafarren Etxean Doneztebeko Mendi Abesbatzak "Navarra Canta-Nafarroa Kantari" izenpean Espainiar Estatuan barrena garatuko den zikloaren baitan. Nafarroako Abesbatzen Elkartea lankide. Ondoren Nafarroako Foru Komunitateko berezko produktuen dastaketa eskaini zuen Napar Bideak elkarteak.
Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren eskutik, zikloak Nafarroako musikaren aberastasuna eta aniztasuna transmititu nahi du. Hona kontzertuko argazki eta bideo batzuk Nafarroako Abesbatzen Elkarteko orrian
Kontzertuko afixa
Kantari, musikari, dantzari eta buruzagiak
2025ean zehar, Nafarroako hainbat abesbatzek honako nafar etxeak bisitatuko dituzte: Barakaldoko Nafar Etxea; Bilboko Nafar Etxea; Burgosko Nafar Etxea; Logroñoko Nafar Etxea; Madrilen Nafarroako Kultur Elkartea Madrilen; Santanderren Nafar Etxea Kantabrian; Sevillan Nafarroako Etxea Elkartea Sevillan; Valentzian Laurak Bat Euskal Etxea-Centro Vasco Navarro; Valladoliden Kultura Etxea eta Nafar Etxea; Gasteizen San Francisco Javier Nafar Etxea; eta Zaragozako Nafar Etxea.
Nafarroako Abesbatzen Federazioa 1988an sortutako elkartea da, Foru Komunitateko koralak biltzearren, eta bera izan da proposamen hau diseinatzeko arduraduna, nafar musika eta kultura altxor hau Espainiako estatuko nafar etxeen bidez zabaltzea helburu. Doneztebeko Mendi Abesbatza, berriz, 1996an jaio zen Donezteben eta Bartzelonara formatu txikian agertu bazen ere, 19 eta 75 urte arteko 59 kantari dauzka kide. Iñaki Dieguez-ek sortua, gaur egun Ion Irazoki Zubieta dauka zuzendari.