euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko Donostian Hamaika Bideren XIX. Batzarra, exilioa eta bere ondorioen eta egungo migrazioen arteko parekotasunak

2025/10/29

Hamaika Bide Elkartearen XIX. Nazioarteko Batzarra urriaren 29, 30 eta 31ean egingo da Donostia eta Gasteizen, parekotasunak ezarriz euskal exilio eta migrazio kklaskoen eta egingo migrazio jarioen artean
Hamaika Bide Elkartearen XIX. Nazioarteko Batzarra urriaren 29, 30 eta 31ean egingo da Donostia eta Gasteizen, parekotasunak ezarriz euskal exilio eta migrazio kklaskoen eta egingo migrazio jarioen artean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskal exilio eta erbesteratzeak ikergai dituen Hamaika Bide Elkarteak bere XIX. Nazioarteko Batzarra abiatuko du gaur Donostian, Gasteizen ere segitzeko, ostirakera arte —urriaren 29, 30 eta 31n eginik, beraz— lankidetzan Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, eta Gerra Zibileko Euskal Erbesteari buruzko Nazioarteko Kongresuei buruz daraman lan ildoari segituz. Egunotan, Unibertsitate mundu barneko eta kanpoko hainbat aditu arituko dira beste hainbeste proposamen tematiko eztabaidatzen, izan ere 1936-1939ko gerrako erbesteratuen eta egun gatazkan dauden lurraldeetako migrazio-fluxuen artean dauden parekotasunez, esan nahi baita ihes egiteko moduez, laguntza- eta harrera-sareez eta batzuek eta besteek aurre egin beharreko arazoez. Kasu askotan, egoerak eta arazoak oso desberdinak ez direla antzemango da, adierazi diote antolatzaileek EuskalKultura.eus-i.

Batzarrak mundu akademikoko pertsona hainbat aditu eta ikertzaile bilduko ditu, tartean Oscar Álvarez Gila, Ignacio Mendiola, Víctor Moreno, Xabier Apaolaza, Iosu Chueca, Manuel Aznar Soler eta Laura Mariateresa Duran-eta. Inaugurazio ekitaldia gaur asteazkena egingo da, ohikoa denez inaugurazio-lezioarekin, Foru Jauregian, Eider Mendoza diputatu nagusia partaide duela. Berrikuntza gisa, aurtengo Kongresua ostegunean, 30ean, Gasteizko EHUko Letren Fakultatera eramango da, bertan EHUko "Harresietatik eta beldurretik haratago: migrazioei, erbesteratuei eta errefuxiatuei buruzko gogoetak" mintegia egitearren.

Kongresuko ekitaldi guztiek sarrera librea izango dute. Donostiaren kasuan, Aldundian ez ezik, mahai-inguruak Carlos Santamaría Liburutegiko ekitaldi-aretoan egingo dira, Ibaetako campusean Kongresuaren testuinguak, bestalde, bi libururen aurkezpena abegikotuko du: Ignacio Mendiolaren "La danza de las luciérnagas. Vivir, pasar y morir en la frontera del Bidasoa", eta Rebeca Gómezek koordinatzaile izan duen "Estudios sobre la música en el exilio-Erbesteko musikari buruzko ikerketak", 2023an egindako Kongresuari dagokion akta-liburua.

BATZORDE ZIENTIFIKOA:

- Oscar Álvarez Gila doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
- Manuel Aznar Soler doktorea (Universitat Autònoma de Barcelona)
- Iosu Chueca Intxusta doktorea (Hamaika Bide Elkartea)
- Carmen Gil Fombellida doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
- François Godicheau doktorea (Université de Toulouse)
- Rebeca Gómez Cifuentes doktorea (Hamaika Bide Elkartea)
- Ruy Gonzalo Farias doktorea (Universidad de Buenos Aires)
- José Ramón López García doktorea (GEXEL taldea)
- Érica Sarmiento doktorea (Universidade do estado do Rio de Janeiro)
- Natalia Vara doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
- Jose Ramon Zabala Agirre doktorea (Hamaika Bide Elkartea)
- Ana de Zaballa doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea)

ANTOLATZAILE

- Letren Fakultateko Filologia eta Historia Saila
- Euskal Herria, Europa eta Amerika Taldea
- Hamaika Bide Elkartea

KOLABORATZAILE

- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Gogora Institutua
- Donostiako Udala
- Euskal Herriko Unibertsitatea

PROGRAMA

Urriaren 29a, asteazkena
Goizez: Lekua:Karlos Santamaria Liburutegia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Ibaetan

"Iheserako bideak"

  • 10:00 Hitzaldia: Oscar Álvarez Gila (Euskal Herriko Unibertsitatea): “La construcción visual de una memoria del exilio infantil vasco: De Euskadi a Miami pasando por Cuba, en Route 66 (1963)”.
    Aurkezlea: Iosu Chueca (Hamaika Bide Elkartea)
  • 10:30. Ponentzien lehengo mahaia:
    Iñigo Marqués Serrano (online) (Zaragozako Unibertsitatea): “Rutas de exilio/migración carlistas a Sudamérica y África”.
    Jorge Chaumel (AEMIC): “Los barcos de la esperanza. Un pequeño estudio sobre los barcos que partieron a México, comenzando por el Sinaia y los posteriores de los años 39-42”.
    Jose Ramon Zabala Agirre (Hamaika Bide Elkartea: “Erbesteratuak zein desertoreak: José Ramón Zubillagaren kasua”.
    Iosu Chueca Intxusta (Hamaika Bide Elkartea): “Txileko antipodetan salbazioa Winnipegi esker”.
  • 12:00 Ihesaldiaren adierazpenak
    Aurkezlea: Jose Ramon Zabala (Hamaika Bide Elkartea)
    Ponentzien Bigarren mahaia:
    María Curros Ferro (Hamaika Bide Elkartea): “La escritura catártica del exilio o cómo sobrevivir a la desgracia: el caso de María de Maeztu Whitney”.
    Xabier Apaolaza Bernedo: “Urrutimina izan arren ezin uztartu; Martin Ugalde- Torivio Echevarria”.
    María Bueno (Granadako Ateneoa): “Los niños de la guerra en tres novelas: la de Luis de Castresana, la de Kirmen Uribe y la de Carlos Olalla”.
    Carolina Castillo Ferrer (Francisco Ayala Fundazioa). “Guerra y exilio en Europa fugitiva (1941) de María Enciso”.

Arratsaldez: Lekua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusia. Gipuzkoa Plazan.

  • 18:00:  Irekiera ekitaldia
    Lehendakaritza: Eider Mendoza, Ahaldun Nagusia
    Aurkezlea: Iosu Chueca (Hamaika Bide Elkartea)
    Irekiera hitzaldia: Migrazioak eta erbestealdiak:
    Oscar Álvarez Gila (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Erbesteratuak, atzo”
    Ignacio Mendiola (Euskal Herriko Unibertsitatea):  “Migraciones y fronteras hoy en día”
Urriaren 30a, osteguna
Goizez: Lekua: Letren Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Gasteiz.

"Ihes-bideak"

  • 10:00 Hitzaldia: Manuel Aznar Soler (GEXEL, Universidad Autónoma de Barcelona): “El corpus literario de los barcos de la esperanza”.
    Aurkezlea: Carmen Gil Fombellida (Euskal Herriko Unibertsitatea):
  • 10:30. Hirugarren ponentzien mahaia:
    Maite Goñi (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Las playas de la infamia: los campos de refugiados franceses en la narrativa y en el cómic del siglo XXI”.
    Aritz Galarraga (Universidad Complutense de Madrid): “De Irún a La Jolla, San Diego, California: memoria, exilio e identidad en la autobiografía de Carlos Blanco Aguinaga”.
    Carmen Gil Fombellida (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Un texto inédito de José Martín Elizondo”.
  • 12:00. Laugarren ponentzien mahaia:
    Ignacio Mendiola (Euskal Herriko Unibertsitatea): “La danza de las luciérnagas”. Liburuaren aurkezpena.
    Ana María Izaskun Ruiz Guilarte (Hamaika Bide Elkartea): “Derechos humanos, relaciones y acogida en México”.
    Iñaki Aduriz (Hamaika Bide Elkartea): “Visión mexicana de la primera llegada de exiliados a México”.

Arratsaldez: Lekua: Letren Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Gasteiz.

  • EHUren mintegia: Harresietatik eta beldurretik haratago: migrazioei, erbesteratuei eta errefuxiatuei buruzko gogoetak
    16:00: Bosgarren ponentzien mahaia:
    Aukezlea: Iratxe Perea Ozerin (Euskal Herriko Unibertsitatea)
    Amaia Iraizoz Cia (UPNA): “¿Las mujeres también emigran?”.
    María Eugenia Cruset (UNLP): “La acción política de los emigrantes: algunos estudios”.
    Julia Shershneva (EHU. Ikuspegia Behatokia): “De los esterotipos a la discriminación: las actitudes ante la inmigración en la Comunidad Autónoma Vasca”.
Urriaren 31ean, ostirala
Lekua: Karlos Santamaria Liburutegia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Ibaetan
Aurkezlea: María Bueno (Granadako Ateneoa)
  • Hitzaldia: Víctor Moreno (idazlea): “Los exilios de Julia Álvarez Resano (1939-1948)”.
    10:00 Seigarren ponentzien mahaia. Itxaropenerako guneak:
    Ricardo Vivancos-Pérez (George Mason University): “Un espacio seguro de solidaridad republicana y panhispánica en Estados Unidos: La Escuela de Verano de Middlebury en los años de Juan y Catherine Centeno, 1936-1949”.
    Miguel Marco Igual (Hospital Universitario Parc Taulí): “La participación del médico y diplomático Marcelino Pascua en las redes de ayuda al exilio republicano de 1939”.
    Kepa Zelaia Bolinaga (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Argentinako diasporako euskal prentsaren panorama aldaketa erbesteratuen iritsieraren ondorioz.”
    Iosu Chueca (Hamaika Bide Elkartea): “Euskal haurren ikaskuntza erbestean”.
  • 12:00 Espazioan eta denboran jauzi eginez. Aurkitutako paralelismoak:
    Aurkezlea: Carmen Gil Fombellida
    Miren Garmendia Etchenique: “Una historia del exilio a través de la memoria”.
    Laura Mariateresa Durante (Università di Napoli Federico II): “El malestar en la escritura de jóvenes autores de origen migrante en España”.
    Ignacio Mendiola (Euskal Herriko Unibertsitatea): “Atravesar lo fronterizo: entre la hostilidad y la hospitalidad”.
    Aintzane Lasarte (Bidasoa Etorkinekin Elkartea)
  • 14:00: Amaiera bazkaria


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia