euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emaiozu begiratua 2025 Euskal Argentinar Aste Nazionaleko programari, urriaren 26tik azaroaren 2ra Tandilen

2025/10/24

Gainean da 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Ahalegin handia egin dute ekarpentsu eta berritzailea izan dadin
Gainean da 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Ahalegin handia egin dute ekarpentsu eta berritzailea izan dadin

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak datorren igandean egingo du 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren 'Plazaratze' ekitaldia. Zortzi eguneko epea hasiko du, igandetik igandera, Argentinako eta nazioarte osoko euskal diasporaren biltoki eta hiriburu gisa. Ondotik, ordea, eta bateko eta besteko euskal etxe, komunitate eta euskal herrietako bisitariak jendetsuago biltzen hasita, ostegunean 'Inaugurazio Ofiziala' deitu duten beste ekitaldi bat egingo dute, dagoeneko asteburu trinko eta ekitaldiz beteari begiratzen hasita, urtero bezala bigarren asteburu hau baita jendearen egiazko bilgarri. Ordurako bertaratua beharko du Euskadiko ordezkaritza instituzionalak, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusi Ander Caballero buru eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Ziortza Olano tarteko, Euskadiren Argentina eta Uruguairako ordezkari Sara Pagolarekin batera.

Datorren astean ekingo diogu xehekiago Diasporako elkarretaratze garrantzitsu honetako alderdi artistiko eta kulturalari, baina gogora dezagun Argentinako osoko eta Uruguaiko dantza taldeek hartuko dutela parte, eta horiekin batera abesbatzek, muslariek, idazleek, kirolariek, musikariek, ikustratzaileek, argazkilariek, kantariek, liburuzainek, danborrariek... batzuk, mila kilometrotik gora ere eginda bertaratzeko, hori Euskal Herritik heldutakoak kontatu gabe, bertan izango baitira Idoia Asurmendi bezalako artistak, Zetak taldea, Xiberotik Jean Bordachar eta Aitzindariak dantza taldea, jasoka herri-kirol taldea, Argia talde donostiarreko musikari eta dantza-maisu taldea...hainbat bisitari eta gonbidatu batuko dituen hitzordu honetan, barne Ipar Euskal Herritik bidaiatuko den Euskal Argentina elkarteko bazkide eta lagun talde bat. Joango gara emeki aipatzen partaidetza zabal honen berri xeheago.

Gaurkoan, ordea, igandean egingo den 'Plazaratze' ekitaldiaren harian, Euskal Aste osoko programa bildu dizugu hona, gaurko egunez eguneratua. Ez ahaztu, bestalde, Gure Txoko Euskal Etxeak Astearen webgunea ere baduela zabalik, besteak beste sarrerak, voucherrak, merchandisinga-eta erosteko aukerarekin. Hona programa:

PROGRAMA

Urriaren 26a, igandea

  • 19:00etan. 2025eko Euskal Aste Nazionalaren 'Plazaratzea', eta ondoren pilota paleta erakustaldi bat, Euskal Etxean (Sarmiento 1079).
  • 21:30ean Afaria, senidetasun otordua Euskal Etxean

Urriaren 27a, astelehena

  • 17:00etan Museko barne txapelketa, bazkideen eta kanpokoen artean, hasiera, Euskal Etxean
  • 21:00 Afaria, senidetasun otordua Euskal Etxean

Urriaren 28a, asteartea

  • 9:00etatik 12:00etara Erakusketa Mumbat-en (Museo y Academia Municipal de Bellas Artes) Mauricio Kaperotxipi (1901-1997) artista ezagunaz
  • 22:30ean Afaria, senidetasun otordua Euskal Etxean

Urriaren 29an, asteazkena

  • 9:00etatik 12:00etara Erakusketa Mumbat-en (Museo y Academia Municipal de Bellas Artes) Mauricio Kaperotxipi (1901-1997) artista ezagunaz
  • Ongi etorri instituzionala Euskaditik datozen ordezkaritzei Euskal Etxean
  • 18:00etan Valeria Arambururen "Las alas de Pakita" liburuaren aurkezpena Euskal Etxean
  • 19:30ean "Zuentzat, memorias de Isidro Legarreta" liburuaren aurkezpena bere emazte Mari Carmen Dindart-ekin Euskal Etxean
  • 21:00etan Afaria, senidetasun otordua Euskal Etxean

Urriaren 30a, osteguna

  • 9:00etatik 12:00etara Erakusketa Mumbat-en (Museo y Academia Municipal de Bellas Artes) Mauricio Kaperotxipi (1901-1997) artista ezagunaz
  • 15:00etan Ibilbide turistikoa. Bisita gidatua Tandilen euskal kulturari lotutako lekuetatik, Euskal Etxean abiapuntu
  • 17:00etan Euskal Aste Nazionalaren Inaugurazio Ofiziala, agintariak eta ordezkaritzak partaide. Euskaldunen Pasealekuan, La Movediza-n: Dante Alighieri, Margarita Galfre
  • 18:30ean Solasaldia "El género en las danzas tradicionales", partaide direla Oier Araolaza (Euskal Herria) eta Gabriela Gallese (Argentina). Udal Jauregiko Areto Zurian
  • 21:00etan Sagardotegia. Euskal sagardoa protagonista eta lagun duen afaria, euskal kutixiekin. Idoia Asurmendik ipiniko du luxuzko zuzeneko musika, eta folklore argentinarreko erakustaldia. Euskal Etxean

Urriaren 31a, ostirala

  • 8:30etatik 12:00etara Harrera delegazioei. Akreditazioa eta ongi etorria. Euskal Etxean
  • 12:00etatok 17:30etara Jarduerak La Isla konplexuan, Tandilen
    - Bazkaria
    - Jasoka Herri kirol erakustaldia (Euskal Herria)
    - Musika zuzenean
    - Xiberoko dantza tailerra Aitzindariak-ekin (Euskal Herria)
    - Hitzaldia, "Korrotik pikutara", Oier Araolaza (Euskal Herria) hizlari
    - Ilustrazioak zuzenean, Iñaki Echeverriaren eskutik
    - Argazki erakusketa: "Begiradak Vasco Argentinas | Miradas Vasco Argentinas" Olivia Lindberg Tore-ren eskutik (Bahia Blancako Unión Vasca)
  • 19:00etatik 20:00etara Gaualdia, DOAren (Diasporako Orkestra Argentinarra, honela euskaraz), Argentinako hainbat euskal etxetako musikariak partaide direla. Martin Fierro anfiteatroan
  • 20:00etatik 21:00etara Dantza ikuskizuna. Xiberoko dantza tradizionalak, Aitzindariak-en eskutik. Martin Fierro Anfiteatroan
  • 21:30ean Afaria, senidetasun otordua (voucherrak bakarrik). Centro Cultural Universitario-n (Hipólito Yrigoyen 662)
  • 22:00etan Festa Herrikoia. Idoia Asurmendiren kontzertua eta erromeria, emanaldi eta jaia Zetak-ekin.  y romería, actuación y fiesta con el grupo Zetak. Euskal Etxean

Azaroaren 1a, larunbata

  • 8:30etatik 12:00etara Harrera delegazioei. Akreditazioa eta ongi etorria. Euskal Etxean
  • 10:00etan FEVAren bilera (Euskal Argentinar Erakundeen Federazioa). Euskal Etxean
  • 10:00etan Liburutegien Bilera. Euskal etxeetako liburuzainen elkarretaratzea. Euskal Etxean
  • 10:00etan 'Martin Zalakain'en entsegu nagusia eta dantza taldeetako zuzendarien bilera. Entsegua musikariekin eta Argiako dantza-maisuekin eta dantza erreferentzeen arteko trukea. Martin Fierro Anfiteatroan
  • 12:30ean Bazkaria (voucherrak bakarrik) lehen txanda: 12:30ean - bigarrena: 14:00etan. Centro Cultural Universitario-n (Hipólito Yrigoyen 662)
  • 15:00 hs. Mintzodromoa. Norberak lotsak uxatu eta dakien euskara erabiltzeko aukera. Ainara Maia Urroz editore duen "Hatsaren poesia 2025" liburua aurkeztuko da. Elixabete Anduezarekin. Euskal Etxean
  • 16:00etan Euskal etxeetako Abesbatzen Topaketa eta kontzertua. Sagrado Corazón elizan
  • 17:00etan Kalejira Tandilgo kaleetan barrena. Independentzia plazatik Martin Fierro Anfiteatroraino
  • 18:30ean Danborrada. Danborrari eta Kupeljotzaile konpartseak karriketan. Independentzia Parkean
  • 19:00etan Martín Zalakain Gaualdia: Euskal dantza ikuskizun ederra, EEek gogoz eta gogor prestatua. Martin Fierro Anfiteatroan
  • 21:30 hs. Afaria, senidetasun otordua (voucherrak bakarrik). Centro Cultural Universitario-n (Hipólito Yrigoyen 662)
  • 22:00etan Erromeria eta Zetak-en kontzertua. Bigarren dantza eta festa gaua, DOAren musikarekin eta Zetak-en emanaldiarekin Euskal Etxean

Azaroaren 2a, igandea

  • 11:30ean Plaza dantzak. Euskal dantzak aire zabalean, euskal etxeetan dantza taldeak partaide. Independentzia Plazan
  • 13:30ean Amaiera bazkaria. Bedeinkapena eta sari banaketa. La Ruralen


hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia