Donapaleu, Nafarroa Beherea. Euskal Herriko eta Argentina eta Hego Konoko herrialdeak eta bertan ezarri ziren euskaldunen eta euren ondorengoen arteko komunikazioa eta harremana sustatzeko sortutako elkarte ezaguna da Euskal Argentina, egoitza Nafarroa Behereko Donapaleun duena. Hainbat urtez antolatu izan ditu bidaiak, bere bazkide eta lagunek aukera izan zezaten eurak ere ezagutzeko beren familia 'amerikanoak' nora joan ziren, eta nola atxikitzen dituzten bertan euskal ohitura eta usadioak, normalean bertan urtero egiten den Euskal Aste Nazionalarekin batera.
Aurten urriaren 27tik azaroaren 2ra arte egingo da Argentinako Euskal Aste Nazionala, Tandilen, Tandilgo Gure Txokoa Euskal Etxea antolatzaile, eta bertara joateko bidaia ari da antolatzen Euskal Argentina, Donapaleu bertako HBEVASION agentziarekin. Irteera urriaren 27an egingo dute, eta itzulera azaroaren 14an (orduan aterako dira Buenos Airestik, Euskal Herrira 15ean heltzeko). Interesa dutenek emailez agence@hbevasion.com-era idatziz komunika daitezke, edo telefonoz +33 5 59 65 47 48ra deituz.
Irteera Hondarribiko aireportutik izango da, Buenos Aires bisitatuz pare bat egunez, ondoren Tandilera abiatzeko 30ean, autobus pribatuz, lau hoteleko Mulen hotelean egoteko hiria eta inguruak bisitatu eta asteburuan Euskal Aste Nazionaleko ekitaldiekin bat egiteko. Astelehean itzulera Buenos Airesera, eta aukera bederatzi egunez norberak bere bertako ahaideekin, edo plan librea egiteko (aukera desberdinak).
Izena emateko azken eguna, uztailaren amaiera.