euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

DOA orkestraren azken entsegu txalotua San Nicolasen, dagoeneko hurbil dagoen Tandilgo Euskal Astearen aurretik

2025/09/09

Diasporako Orkestra Argentinarra-ko musikariak, Colegio de Escribanos-eko Aretoan eskainitako kontzertuaren ostean, San Nikolaseko Euzkal Etxeko lehendakari Ana Erausquin eta FEVAko lehendakariorde Carlos Miguelenarekin batera
Diasporako Orkestra Argentinarra-ko musikariak, Colegio de Escribanos-eko Aretoan eskainitako kontzertuaren ostean, San Nikolaseko Euzkal Etxeko lehendakari Ana Erausquin eta FEVAko lehendakariorde Carlos Miguelenarekin batera

PUBLIZITATEA

San Nicolás, Argentina. Euskal musika izan zen protagonista San Nicolasen abuztuaren 15, 16 eta 17ko asteburuan, Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA) FEVAko taldearen etorrerarekin. Arrecifes, Maipú, La Plata, Mar del Plata, Tandil, Buenos Aires eta San Nicolás bertako 21 musikari bildu ziren aurtengo bigarren topaketa horretan. Tandilen eskainiko duten Euskal Aste Nazionaleko emanaldiak prestatzeko tailer trinko gisa balio izan zien. Jardunaldiak arrakastatsuak izan ziren, eta Euzkal Etxeko lehendakari Ana Erausquin eta FEVAko lehendakariorde Carlos Miguelena bidelagun izan zituzte une oro.

Hiru egunetan zehar, musikariek buru-belarri landu zuten errepertorioa. Helburua, urriaren 31an, ostirala, Tandilen, Udal Bandarekin batera interpretatuko dituzten piezak "leuntzea". Ikuskizunean Chascomús, Mar del Plata eta San Nicoláseko dantzariek ere hartuko dute parte eta jaialdiko une garrantzitsuenetako bat izango delakoan daude. Pieza nagusiez gain, orkestrak 60 lan baino gehiagoko zerrenda luzea landu zuen, erromeria musika eta plaza dantza doinuak barne, duten errepertorioaren aberastasuna erakutsiz.

Kontzertu publiko txalotua

Entsegu agenda bizia Colegio de Escribanos-eko Aretoan eskainitako kontzertu txalotu batekin amaitu zen. Ordu eta laurdenez, orkestrak publikoa gozarazi zuen bere musikarekin, Kaixarranka dantza ezagunaren interpretazioa barne. Eguna bikain amaitzeko, festak Euzkal Etxean jarraitu zuen, Vasca Peña-k bertako musikariak eta entzule ugari bildu zituela, alaitasunez eta adiskidetasunez betetako gau batean.

 
San Nicoláseko Colegio de Escribanos-eko aretoan eskainitako kontzertua

Bete-betean gozatu zuten DOAko kideek San Nicolaseko lagunen abegikortasunaz, eta ez dute euren poza ezkutatzen. "Asko aurreratzen ari gara, lanak bere fruituak ematen dituela ikusten dugu eta etengabe hobetzen ari garela sentitzen. Izan ere, topaketak ez dira soilik beharrezkoak norberak bere aldetik lantzen duena uztartu eta bateratzeko, funtsezkoak dira baita ere akatsez jabetu eta zuzenduz hobetzeko”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Facundo Etcheverry musikari tandildarrak.

San Nicolasen bildutako DOAko musikarien zerrenda:

- Juan Pablo Bilbao Valiela, Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes)
- Fernando Zabalza, Gerora (Córdoba)
- María Pía Ambroggi, Gerora (Córdoba)
- Santiago Chamorro, Gerora (Córdoba)
- Agustin Alonso, Gerora (Córdoba)
- Gaspar Alfonso Jaurena, Gerora (Córdoba)
- José Noe Fernández, Gerora (Córdoba)
- Mariana Branca, Euzko Etxea (La Plata)
- José María Gutiérrez, Laurak Bat (Buenos Aires)
- Julian Robles, Anaitasuna (Maipú)
- Mercedes Ithurriague, Anaitasuna (Maipú)
- Juan Manuel Hiriart, Denak Bat (Mar del Plata)
- Aitor Hormaechea, Denak Bat (Mar del Plata)
- Nerea Balzola Aguilera, Denak Bat (Mar del Plata)
- Martina Saa, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Renzo Gustavo Marín, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Rubén Darío Vázquez, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Ada Pilar Pintos, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Gustavo Galeano, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Facundo Etchegaray, Gure Etxea (Tandil)
- Luis Carricaburu, Euzko Etxea (Villa María)



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia