euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako EEa bisitatu dute Xabier eta Asier Zaita, Alfonso Requero eta Urko Linazak mendizaleek Andeetatik jaistean

2025/10/20

Mendizale bizkaitarren mendi abenturako irudiak: Alfonso Requeroren irudiak Mendikate Zurian (argazkiak A. Requero)
Mendizale bizkaitarren mendi abenturako irudiak: Alfonso Requeroren irudiak Mendikate Zurian (argazkiak A. Requero)

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Mendizale eta eskalatzaile bizkaitarrek Peruko Áncash departamenduko Mendikate Zurian dauden Pisco (5.760 metro) eta Vallunaraju (5.686 metro) mendien gailurrak egin zituzten. Bizkaiko Mendizale Federazioko lehendakariordea den Alfonso Requerok, Urko Linazak, Xabier Zaitak eta Andesetan bertan 16 urte bete zituen honen seme Asier Zaitak ez zuten tontor elurtuetan ikurrina zabaltzeko aukera galdu.

Igoaldia bukatuta, taldea euskaldunen presentzia antolatu zaharrena duen munduko hirira gerturatu ziren, ez baita ahaztu behar Liman sortu zela XVII. mendeko bigarren hamarkadan munduko euskal elkarterik zaharrena kontsideratua den Arantzazuko Amaren Anaidia. Euskal etxe modernoari dagokionez, egungo Limako Euskal Etxea 1986an sortu zen eta bere egoitza bisitatu zuten mendizaleek. Elkarteko ekintzak azaltzeaz gain, euren bi liburu oparitu zizkieten bertakoek bisitariei: ‘La ruta vasca en Lima’ eta 'Diccionario histórico biográfico de los vascos en el Perú y de peruanos de ancestro vasco'.


Lau euskal mendizale bizkaitarrak Euskal Etxera egin zuten bisitan

Harrera ekitaldia Munduko Mus Txapeldunei


Juanjo Meneseseri eta Bittor Lopezi egindako ongi etorri topaketa Juanjo Menesesek eta Bittor Lopezek

Limako Euskal Etxeko iturriek oroitarazi diote bestalde EuskalKultura.eus-i, Limako euskal gizataldeak azken asteotan antolatu dituen ekitaldien artean bereziki nabarmendu daitekeela, irailaren 27tik urriaren 5era Argentinako Macachinen, bertako Euzko Alkartasuna Euskal Etxea antolatzaile antolatutako 2025eko Munduko Mus Txapelketan munduko txapeldun geratutako bikoteari egindako ongietorri eta zoriontze otordua, txapela Limara ekarri baitute EEko ordezkari zen Juanjo Meneses eta Bittor Lopezek osatutako bikoteak.

Zoriontze eta gorazarre ekitaldian, bikote irabazleko bi kideek harro erakutsi zituzten Macachinen lortutako bi txapela handiak, afariak osagai izan zituela paella erraldoi eder bat eta zuzeneko musika. “Limako Euskal Etxearen izena oso maila altuan utzi zuten gure lagunek eta hori oso harro egoteko modukoa da” argi utzi dute euskal perutarrek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia