euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emigrazioa eta euskal diaspora: lau eguneko mintegia, publiko orori zabalik, Óscar Álvarez Gila-ren eskutik

2025/10/20

Oscar Álvarez Gilak, Historian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Amerikako Historia irakasleak, diasporari buruzko mintegia eskainiko du azaroan Buenos Airesen euskal kasutik abiatuta
Oscar Álvarez Gilak, Historian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Amerikako Historia irakasleak, diasporari buruzko mintegia eskainiko du azaroan Buenos Airesen euskal kasutik abiatuta

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Amale Artetxe Euskal Ikasketa Katedrak –Etxepare Euskal Institutua eta Universidad Nacional de San Martín-UNSAMeko Giza Zientzien Eskola lankide sortua– deitu du Giza Zientzietako Doktorego mintegi hau, Euskal Herritik haratagoko euskal presentzia ardatz. ‘Emigrazioa eta diaspora. Ikuspegi bat euskal adibidetik’ izenburupean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Óscar Álvarez Gila doktoreak euskal diaspora-nortasunaren eraketari buruzko ikuspegia eskainiko du. Mintegia azaroaren 10etik 13ra, astelehenetik ostegunera, eskainiko da, 17etatik 21etara, UNSAMeko Volta Egoitzan (Av. Roque Sáenz Peña 832, 4. solairua, CABA). Jarduera doakoa da eta zabalik dago ikasleentzat zein gaian interesa duten guztientzat, baina aldez aurretik izena behar da eman doctorcshumanos@unsam.edu.ar. helbidera idatziz.

Mintegian, diasporaren kontzeptua jorratuko da, izan ere gutxi gorabehera 1840 eta 1940 artean ehunka mila euskaldun Ameriketan, Asian eta Ozeanian bizitza berria sortzera eraman zituen migrazio historikoen fenomeno konplexua izendatzeko ulertua. Álvarez Gila euskal diaspora-identitateari eusten dioten zutabeak aztertzen ahaleginduko da. Emigrazioen eta diasporen oinarrizko kontzeptuak eta euskal migrazioen jatorri historikoa aztertuko dira, asoziazionismo-sistemaren bilakaera eta identitate-eraikuntza eta horren osagaiak. Azterketa amaitzeko, euskal diaspora-nortasunaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egingo du ikerlari portugaletetarrak.

Óscar Álvarez Gila

Óscar Álvarez Gila Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta gaur egun Amerikako Historiako irakaslea da bertan. Bere ikerketa-eremua, batez ere, XIX. eta XX. mendeetako nazioarteko migrazioa dauka ardatz, arreta berezia jarriz Euskal Herritik Frantziara, Argentinara, Uruguaira, Brasilera eta Kubara gertatutako emigrazioen kasua. Irakasle bisitaria izan da Oxford (Erresuma Batua), Reno-Nevada (AEB) eta Columbus State (AEB) unibertsitateetan, eta hainbat liburu eta migrazioari buruzko artikulu ugari idatzi ditu. EHUren Euskal Diaspora Graduondokoaren zuzendaria ere bada, besteak beste.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia