euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren Txileko Ordezkaritzak Txileko Euskal Tarta Onena aukeratuko du; gaur azkeneko eguna izena emateko

2026/09/10

'Txileko Euskal Tarta Onena' Txapelketan parte hartzeko epea irekita dago
'Txileko Euskal Tarta Onena' Txapelketan parte hartzeko epea irekita dago

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Japoniatik Hego Amerikaraino, gero eta zale gehiago ditu Euskal Tartak eta ez dira gutxi Euskal Herritik kanpo egiten edo zerbitzatzen duten jatetxe eta kafetegiak. Aukera asko daude, jatorrizko errezetarekin edo tokian tokiko moldaketaren batekin egindakoak. Honen guztiaren harian, Euskadiren Txileko Ordezkaritzak herrialdeko sukaldaritza arloko erreferenteak gonbidatu ditu ‘Txileko Euskal Tarta Onena’ txapelketan parte hartzera. Ekimena ‘Espacio Food & Service 2026’ Azokaren baitan egingo da, Santiagon, “Sukaldaritza ere izan baitaiteke Euskadiren eta Txileren arteko zubia”, azpimarratu dute antolatzaileek.

Deialdia Txilen kokatuta dauden establezimendu gastronomiko, gozotegi, kafetegi, jatetxe eta hotelei dago zuzenduta, hau da euskal tarta egin eta saltzen dutenei beti ere dagozkien osasun eta merkataritza baimenak badituzte. Aurkeztuko den errezetari dagokionez, sukaldari bakoitzaren berezko moldaketak onartuko badira ere, euskal erako gazta-tarta izan beharko du: “Labean egina, azal txigortu edo karamelizatua eta barrualde krematsua”.

Txapelketan parte hartzeko gaur osteguna irailaren 10era arte eman beharko da, esteka honetan. Irailaren 22an goizeko 11etan eta Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan aurre-hautaketa bat egingo da. finalera pasako diren azken bostak hautatzeko. Finala hiriburuan irailaren 29tik urriaren 1era gauzatuko den ‘Espacio Food & Services’ Azokako Gazten Pabiloian jokatuko da. Data eta ordutegia garaiz adieraziko dira.

Lehen, bigarren eta hirugarren postuetan geratzen diren errezetek jasoko dute diploma edo aipamen berezia, eta lehenengoa ‘2026ko Txileko Euskal Tarta Onena’ izendatuko dute, ofizialki. Diplomak ere jasoko dituzte irabazleek eta Ordezkaritzaren komunikazio-kanalen eta lehiaketari lotutako guneen bidez ezagutaraziko dira.

- Oinarri osoak, hemen.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia