euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeko Paella Txapelketan ‘Denak Bat’eko dantzariek bereganatu dute lehenengo saria

2018/06/18

Euzko Etxeak antolatutako 6. Paella Txapelketa
Euzko Etxeak antolatutako 6. Paella Txapelketa

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Hamar taldek hartu zuten parte ekainaren 8an bertakoentzat norgehiagoka lehiatsua izan ohi den La Platako Paella Txapelketan, ekimenaren 6. edizioan. Hauek izan ziren talde partaideak: ‘Liburutegia’, ‘Mus’, ‘Katalanak’, ‘CEVA’, ‘Dantza’, ‘Itsuen Futbol Taldea-Kirolak’,  ‘Zaharrak’, ‘Pilota’, ‘Xare’ eta ‘Euskara’ taldeak hain zuzen. Errezeta guztiak dastatu ostean, epaileek euren ebazpena jakinarazi zuten: lehenengo postua ‘Denak Bat dantza taldea’rentzat izan zen eta bigarrena, euskara ikasle eta irakasleentzat.

Pedrito Berrueta Etxeko alkateak eskuratu zien saria irabazleei eta afarian paella prestatu berriak dastatu zituzten bildutako lagunek.

Argazki gehiago ikusteko, egizu klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia