euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Sao Pauloko 28. Bienalean: Katixa Agirre, Bernardo Atxaga, Maialen Lujanbio, Aitziber Alonso, Harkaitz Cano...

2026/09/10

Harkaitz Cano (lehena ezkerrean) 2026ko Sao Pauloko Bienalean ‘Beltza, Kronikoa, historikoa’ eleberri beltzari buruzko mahai-inguruan (argazkia Bienala)
Harkaitz Cano (lehena ezkerrean) 2026ko Sao Pauloko Bienalean ‘Beltza, Kronikoa, historikoa’ eleberri beltzari buruzko mahai-inguruan (argazkia Bienala)

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Euskal literatura eta sormenaren ordezkaritza esanguratsu bat —tartean Bernardo Atxaga, Sabina Urraca, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Aitziber Alonso, Naiara Galarraga Gortázar eta Maialen Lujanbio—  partaide da egunotan Brasilen Sao Pauloko Nazioarteko Liburu Bienalean. Taldea joan den astean iritsi zen herrialdera topaketa honetan parte hartzera, Espainiako estatua ordezkatuko duen talde zabalago baten parte, izan ere, ‘Confluencias’ lelopean, Bienalaren 28. edizioak Espainia baitu ohorezko gonbidatu. Azoka irailaren 4an hasi eta irailaren 13ra arte luzatuko da.

Espainiako eta Brasilgo literatura, musika eta arte bisualak elkarrekin hizketan jartzeko helburua"rekin, euskaldunek hainbat jardueratan ari dira parte hartzen Brasilgo sortzaileak solaskide. Gaur bertan 17:30ean, Maialen LujanbioBidearen erdian harri bat zegoen II’ izenburuko mahaian solastuko da. Bihar 19:00etan, berriz, Poesia Gau-emanaldian. Larunbatean, irailaren 12an, 17:30ean, Bernardo Atxagak ‘Kontaketaren plazera eta irudimena’ solasaldian mintzatuko da. Eta igandean, irailaren 13an, idazle asteasuarra bi jardueratan: 16:00etan ‘Espazioa eta mugimendua idatzi II’ izenekoan eta 19:00etan Poesia Gau-emanaldian.

Egonaldiaren baitan, gainera, sortzaile batzuk Cervantes Institutuko Brasilgo egoitzetara ari dira hurbiltzen errezitaldiak, solasaldiak eta tailerrak eskaintzera, “euren literatura, azokatik haratago eramateko eta Brasilgo beste hiri eta lurralde batzuetako publikoarengana ere iristarazteko”. Hala, Sabina Urracak Rio de Janeiroko Cervantes Institutua bisitatuko du irailaren 11n, 19:00etan; eta Bernardo Atxaga Sao Paulokoa, irailaren 14an, 19:00etan.

Aurreko egunetan, Harkaitz Canok ‘Beltza, Kronikoa, historikoa’ eleberri beltzari buruzko mahai-inguruan eta Poesia Gau-emanaldian hartu du parte; eta ‘Kaiolatik kanpo (Komikien barruan): nola egin komiki aldizkari bat’ tailerra eskaini zuen, Aitziber Alonso ilustratzailearekin batera. Katixa Agirrek, berriz, ‘Ataria, profezia, uhertasuna II’ eta ‘Isurtzen dena eta talka egiten duena’ beldurrezko literaturari buruzko mahaietan. ‘Isurtzen dena eta talka egiten duena’ izenburuko mahai-inguruak, gainera, Sabina Urraca izan zuen hizlari; eta 'Euri haietatik. Memoria demokratikoa eta transizioa I' mahaian ere aritu zen, Naiara Galarraga kazetaria moderatzaile.

- Sao Pauloko Nazioarteko Liburu Bienalaren weborria, www.bienaldolivrosp.com.br



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia