euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gonbidapen zuzena Diasporari Gure Esku Dago-k, urriaren 25ean 'Zazpi jauziz, herri bat' ekimenean parte har dezan

2026/10/12

Gure Eskuk deitutako ‘Zazpi jauziz herri bat’ ekimena diasporan ere egingo da 2026ko urriaren 25ean
Gure Eskuk deitutako ‘Zazpi jauziz herri bat’ ekimena diasporan ere egingo da 2026ko urriaren 25ean

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Ekimen bateratu berri bat garatuko du, erabakitzeko eskubidearen alde diharduen Gure Esku herri mugimenduak ‘Zazpi jauziz, herri bat’ izenpean, urriaren 25ean, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. Proposamena da ‘Zazpi Jauzi’ dantza zazpi euskal hiriburuetan aldi berean dantzatzea, hiri bakoitzeko toki esanguratsu batean, eta helburua, dantzaren bidez “nazio sena biziberritzea”, antolatzaileen esanetan... Zazpi probintzietako hiriburuetan, eta Diasporan, deialdi zuzen bat egin nahi izan baitiete Diasporako euskaldunei, euren hirietako leku adierazgarrietan ere gauza bera egin dezaten.

Aurreko ekimenetan bezala —gogora ditzagun 2014ko eta 2018ko Giza Kateak—, oraingoan ere euskal diasporaren parte-hartzea aurreikusi dute, eta horretarako dei zuzena zabaldu nahi izan diete Euskal Etxeei. Zortzigarren lurraldeko euskaldun eta euskaltzaleei babesa eskatzen diete, ekimenari ikusgarritasuna emanez euren herri eta hirietan, Europako euskaldunekin batera ‘Zazpi Jauzi’ dantza eginez, euskaldunak oro elkarrekin dantzaz ipiniz, nonahi daudela ere.

Aldi bereko jauziarekin bat egiteko, euskal etxeei urriaren 24ko eta 25eko asteburuan ‘Zazpi Jauzi’ dantza saioa antolatzea proposatzen diete, euren EE eta komunitateetako dantzari, euskara-ikasle, bazkide eta oro har elkarteko kide eta lagunekin. Dantza saioen argazkiak eta bideoak egitea eta sare sozialetan zabaltzea da proposatzen duten bigarren urratsa, beti ere 'Zazpi jauziz herri bat' lelopean. Horretaz gain, Gure Esku-ra ere bidali dezakete materiala, komunikazioa@gureeskudago.eus helbidera, bere kanaletan zabal dezan.


'Zazpi Jauziz, HERRI BAT' ekimenaren spota

Zazpi hiriburuetan, urriaren 25ean

Europako Euskal Herriko hiriburuetan, Zazpi Jauzi urriaren 25ean, igandea, eguerdiko 12:00etan egingo da:

  • Gasteizen: Andre Maria Zuriaren plazan
  • Bilbon: Arriaga plazan
  • Donostian: Konstituzio Plazan
  • Iruñean: San Jose plaza
  • Baionan: Askatasunaren plazan
  • Donibane Garazin: Merkatu Estalian
  • Maulen: Maule Gaineko Arrabotan

Informazio gehiago, ekimenak@gureeskudago.eus helbidera eskatu daiteke.

- Gure Esku herri mugimenduaren webgunea, gureesku.eus.
- Gure Esku Instagramen, gureesku.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia