euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal erabakimenari buruzko ‘Jostunak’ filma aldi berean estreinatuko da Euskal Herrian eta Diasporan, Necochean

2014/12/19

'Jostunak' dokumentalaren estreinaldia Argentinako Necochean abenduaren 21ean izango da
'Jostunak' dokumentalaren estreinaldia Argentinako Necochean abenduaren 21ean izango da

PUBLIZITATEA

Dokumentala aste honetan ari dira jendaurretzen, hiru lekutan: asteartean estreinatu zen Bilbon, bihar larunbata aurkeztuko da Iruñean eta igandean, berriz, Necochean. Lanak Gure Esku Dago dinamikaren sorrera eta joan den ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egindako Giza Kate erraldoia nola sortu zen azaltzen du. Hitzordua Necochean, igandean, gaueko 9etan euskal etxean, sarrera libre eta doan. 

Necochea, Argentina. Ekimeneko bozeramaile den Angel Oiarbide idiazabaldarra lagun, ‘Jostunak. Herritarren borondateak jositako istorio bat’ dokumentala igandean aurkeztuko da Buenos Aires probintzia kostaldeko Necochea hiriko euskal etxean. Emanaldia gaueko 9etarako iragarri da, filmaren lehenengo aurkezpen-multzoko parte, eta aldi berean Euskal Herritik kanpoko lehenengo proiekzioa izango da, asteartean Bilbon eta bihar Iruñan estreinatu ondoren.

Eriz Zapirainek zuzendurik, ‘Jostunak’ek herritarren erabakitzeko eskubidea eta Gure Esku Dago dinamikaren sorrera hartzen ditu ardatz. Horrekin batera, joan den ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egindako 123 kilometroko Giza Katea nola jaio eta garatu zen kontatzen du ordu eta erdiko dokumentalean.

Hau ez da munduko euskaldunak eta Gure Esku Dago ekimena lankide izan diren lehenengo aldia. Iragan ekainean bertan, euskal etxe anitzek eman zioten babesa Giza Kateari hamaika ekitaldi antolatuz, gogorarazi diote EuskalKultura.com-i Necocheako euskal etxetik.

‘Jostunak’ dokumentalaren trailerra ikusteko, klik hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia