Sao Paulo, Brasil. Datorren igandea apirilaren 26a da, Gernika bonbardatu zuteneko 89. urteurrena, eta Sao Paulon bosgarren ediziora iritsiko da 'Casa Guernica' Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) antolatzen duen ‘Gernika Bizirik’ Astea. Ekitaldiak euskaltasunaren sinbolo den herri bizkaitarrak 1937an jaso zuen erasoa gogoratuko du eta hainbat proposamen gauzatuko ditu hausnarketa sakona egitera gonbidatuz saopaulotarrak, "beti ere memoria bizirik mantenduz eta hausnarketa bultzatuz, bakearen eta demokraziaren aldeko kultura tarteko".
2026ko ‘Gernika Bizirik’ Asteko ekitaldiak apirilaren 26an bertan hasiko da, Felipe Risada artista brasildarraren ‘Guernica’ muralaren inaugurazio zeremoniarekin. Risadak Pablo Picassoren ‘Guernica’ koadroaren berrinterpretazioa egin du; artelan originalaren neurri berean egin ere (3,49m x 7,76m) eta aurrerantzean Paulo Kobayashi Enparantzan egongo da ikusgai, Sao Pauloko Udal Ganberatik metro gutxira. Inaugurazio zeremonia goizeko 10:00etan egingo dute da, Jacareí biaduktuko 301ean.
Ekitaldiaren ekintzen programak apirilaren 30ean jarraituko du, Sao Pauloko Cervantes Institutuaren egoitzan, zinema eta hitzaldiak batuko dituen honako egitarauarekin:
- 18:00etan Hasiera
- 18:15etan Angel Katarain zinemagilearen 'A La medianoche' dokumentala proiektatuko dute. Filma 1959ko Iraultza Kubatarrean dago girotua, Javier Arzuaga kapilau euskaldunaren lekukotasuna bilduz
- 19:10ean Mahaingurua Tata Amaral zinemagile brasildarrarekin. Amaralek Helena Taberna zuzendari nafarraz hitz egingo du, haren La Buena Nueva filma aurkeztuz
- 19:30ean, Helena Tabernaren La Buena Nueva pantailaratuko dute
- 21:00etan, Amaiera
Sao Pauloko Cervantes Institutua Paulista Etorbideko 2439. zenbakian dago. Sarrera, musutruk.
Korrika Sao Paulon
Sao Pauloko ‘Casa Guernica’ren ekimen nagusia Bonbardaketaren urteurrenari lotutako ekimenei lotura badago ere, aurten bigarren aldiz, eta Basque Trade bultzatzaile, Sao Pauloaldeko euskaltzale multzo bat bildu dute Korrikaren karietara 'Euskara gara' lelopean korrika egiteko, GKE saopaulotarreko sortzaile Ivan Zumalderekin batera karrikaratzeko Sao Paulon euskararen alde.

Sao Pauloko Korrikan entusiasmoz beterik plazaratu ziren korrikalari euskaltzaleak
Peto ofizialak soinean, martxoaren 22an atera ziren Korrika, euskara ez ezik, euskal kultura, sukaldaritza eta ohiturak ere aldarrikatuz antolatu zuten topaketan Korrikak Euskal Herrian ohi duen talde-giro eder, parte-hartzaile eta.lagunkoiarekin, mezua ere irakurriz eta bat eginez, Diasporako beste hamaika lekutan bezala, Euskal Herriko Korrika eta haren helburu eta asmoekin, komunitate bereko partaide.
- Casa Guernica Instagramen, casa.guernica

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



