euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lagundu nahi Bruselako Euskal Etxeari? Orain online kidetu zaitezke; Tortilla Lehiaketan Gonzalo izan zen txapeldun

2026/02/18

30 tortillagilek hartu zuten parte Bruselako Euskal Etxearen VIII. patata tortilla lehiaketan. Batere txantzarik ez!
30 tortillagilek hartu zuten parte Bruselako Euskal Etxearen VIII. patata tortilla lehiaketan. Batere txantzarik ez!

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Urte berrian sartzen joaterekin batera, berrikuntza batzuk proposatu dizkie hiriburu belgikarreko Euskal Etxeak bere bazkideei. Bazkidetza modu azkar eta errazean ordaintzeko, aurrerantzean online pagatu ahal izango dute, Bruselako Euskal Etxearen webgune berrituan, labur.eus/BEEkidetzea estekan klikatuz. Bazkidetzeko prozesua hastean, bazkidetza mota ezberdinak agertuko dira –banakoa, familiak edo gazteak–, bakoitzari dagokion kuota aukeratu eta aise ordaindu ahal izango duzu.

Legea zorrotz segituz, datuak modu konfidentzialean jasoko dira eta prozesu hau behin bakarrik egin beharko da. Ondoko urteetan ez da zati hori errepikatu behar izango eta ordainketa baino ez da egingo. Webgune berrituak, gainera, Bruselako Euskal Etxeak antolatzen dituen ekimenen berri emateko ere balioko du. Eta norbaitek, Euskal Etxea sostengatu nahi badu, Bruselan ez bizi arren, kidetzeko aukera ere izango du. Bateko eta besteko kide guztiei bere esker ona adierazi nahi die EEak. “Kidetzea hau ezinbestekoa da Euskal Etxeko sua bizirik mantentzeko”, animatzen dute elkartetik.

VIII. patata tortilla lehiaketa

Otsailaren 7an, Bruselako VIII. patata tortilla lehiaketa antolatu zuen BEE Euskal Etxe belgikarrak eta proposamena oso arrakastatsua izan zen bai partaidetzaren aldetik – “30 tortilla egilek hartu zuten parte, txiki geratu zitzaigun egoitza” adierazi diote antolatzaileek EuskalKultura.eus-i– baita emaitzen aldetik ere.

Epaimahaia, bazkide batek eta elkarteko lagunetako zenbait ordezkarik osatu zuten, hala nola Juliak (Casal Català), Danik (Espai Valenciâ), Davidek (gizatalde galiziarra), Fernandok (Librebook liburutegia) eta euskal etxeko Anak eta Iriak. Izan ere epaimahaiak lan gogorra izan zbehar izan zuen errezeta eta emaitza onena aukeratzeko, baina azkenean Gonzalori jarri zioten txapeldunaren Txapela. Jai giroa –pintxoak, kalimotxoa, garagardoa, musika…– ordu txikiak arte luzatu zen.

Bruselako Euskal Etxea Instagram-en



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia