euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere udako 'Jaialdi' ospatuko du larunbat honetan. Ez zazula galdu!

2026/02/19

Larunbatean Jaialdia ospatuko da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean. Beti Alai taldea izango da protagonista nagusietako bat
Larunbatean Jaialdia ospatuko da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean. Beti Alai taldea izango da protagonista nagusietako bat

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Hego Atlantikoko kostalde argentinarrean oporretan dabiltzanek, edota astebururako plan bila ari direnek hitzordu berezia dute larunbat honetan, otsailaren 21ean. Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bederatzigarren aldiz antolatu du bere udako 'Jaialdi'. Euskal dantza eta musikaz gain, janari tipikoak eta artikulu tematikoen boutique bat ere izango dituzte bertan. Jaiak Necochea, Maipú, Tandil, Rosario eta Buenos Airesko lagunak, bertako bizilagunak eta udatiarrak bilduko ditu Moreno kaleko egoitzan.

Gaueko bederatzietan hasita, dantzak hartuko du protagonismo osoa. Etxeko Beti Alai taldeko dantzariak taularatuko dira, txikienetatik hasi eta helduetaraino. Musikari dagokionez, zuzeneko doinuak ez dira faltako: Aitor Hormaechea, Juan Manuel Iriart, Nerea Balzola Aguilera eta Martina Saa arduratuko dira txistua, akordeoia eta gitarra jotzeaz. Horrela, udako denboraldi betean, euskal diaspora topagune bihurtuko da Denak Bat mardelplatatarraren egoitza.

Sukaldaritzak ere bere leku hautatua izango du, aurreko edizioetako kutsuari eutsiz. Bertaratzen direnek pintxoak, txistorra, sagardotan egindako txorizoa eta paella dastatu ahal izango dituzte; baita hanburguesak eta era guztietako edariak ere. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke 6.000 pesoan hemen klik eginez. Ekitaldiaren gauean bertan, berriz, Euskal Etxearen sarreran (Moreno 3440) erosi ahal izango dira, 8.000 pesoan.

`Espektatiba handia dugu aurtengo Jaialdiarekin, 400 lagun inguru espero baititugu, tartean hiriko alkatea, Mar del Platako Gizataldeen Foroko ordezkariak eta FEVAko zuzendaritzako kideak", adierazi dio EuskalKultura.eus-i Patxi Valencia Denak Bat-eko lehendakariak. Zalantzarik gabe, 2026. urteko leheneno naste hauetako Diasporaren egutegian nabarmentzeko ekitaldia izango da larunbatekoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia