euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal antzerkia Madrilgo Abadian: otsailaren 26ko emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko gaintituluekin

2026/02/19

La Dramatica Errante konpainiak 'Adiorik ez' taularatuko du Madrilen 2026ko martxoaren 8ra arte
La Dramatica Errante konpainiak 'Adiorik ez' taularatuko du Madrilen 2026ko martxoaren 8ra arte

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Urtetako ibilbidea darama Bilboko La Dramática Errante konpainiak Euskal Herritik kanpo eta 2026 honetan ere pauso eta emanaldi berriak emendatuko dizkio. María Goiricelaya idazle eta zuzendariaren ‘Adiorik ez’ antzezlana Espainiako hiriburura iritsiko da eta martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai, La Abadia Antzokiko Juan de la Cruz aretoan. eskainiko dituzten hamabost emanaldien artean badaude batzuk aipamen berezia merezi dutenak:

Otsailaren 25ekoa egokitua izango da, esaterako, gaintitulu eta audio-deskribapenarekin. Otsailaren 26koa, euskaraz eskainiko da, berriz,, gaztelaniazko gaintituluekin. Martxoaren 4ko eta 5eko emanaldien ostean, gainera, Loli Astoreka, Aitor Borobia, Idoia Merodio, Ane Pikaza, Egoitz Sánchez eta Patxo Telleria aktoreekin elkartu ahal izango da publikoa. (Martxoaren 5ean bi emanaldi eskainiko dira eta topaketa antzezlariekin eguerdikoan izango da).

Adiorik ez’ antzezlanaren aurrekariei dagokienez, Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zuen Goiricelayak, 2024an. “Nork bere mugak gainditzeari buruzko istorio bat da, samurra eta gizatasun handikoa, aita-alaba batzuek burutuko duten Donejakue Bidean kokatua. Pieza doluan eta «ondo hiltzean» oinarrituta dago, bizitzari zoriontasunez aurre egitera bultzatuko gaituen eta geure buruari berau nola bukatuko den galdetu araziko digun bidaia baten bitartez”, azaltzen dute konpainiatik.

Sarrerak salgai hemen.

Euskal antzerki gehiago Madrilen

Martxoaren 14an, iluntzeko 7etan, Madrilgo Euskal Etxeko ‘Katalina Eleizegi’ antzerki taldeak ‘La Kuadrilla’ izenburuko antzezlana taularatuko du hiriko Gaztela-Mantxako etxean. Madrilen aspaldi bizi den María Gainzarain antzerkigile eta zuzendari gasteiztarrak sortutik, berak bizi izandako hainbat pasadizo jasotzen ditu ‘La Kuadrilla’ antzezlanak, parodia moduan, beti ere Euskal Herrian hain arrunta den sozializatzeko forma hori mahaigainean jartzen.

Sarrerak aldez aurretik erreserbatu behar dira, info@casaclmmadrid.org helbidean.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia