euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinema euskaraz eta euskal kultura: Lurdes Iriondo kantari donostiarrari buruzko filma zure euskal etxean ikusi nahi?

2026/02/20

Inge Mendiorozen "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentala diasporan ere ikusi ahal izango da
Inge Mendiorozen "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentala diasporan ere ikusi ahal izango da

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentalak iazko Donostiako 73. Zinemaldiko Zinemira saila ireki eta geroztik Euskal Herriko hamaika zinema aretotan eskaini izan dute. Orain, Bitanta banaketa etxeak Diasporan ere proiektatzeko aukera ematen du, euskal etxe edo erakundeen bitartez, Lurdes Iriondoren istorioarekin batera, euskara eta euskal kultura zabaltzeko asmoarekin.

Inge Mendioroz zuzendari eta Idoia Garzes gidoilari, Iriondok bere bizitzan zehar euskal musika, kultura eta gizarteari egindako ekarpena balioan jarri nahi du dokumental honek, eta Iriondoren figura berreskuratu. “Memoria historikoa oinarri, emakume musikariari, emakumezko artista feminista guztiei eta euskarari, memoria egiten dion filma da, bere ekarpen eta garrantzia ahazturan geratu ez dadin”, adierazten dute egileek.


'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentala Maluta films ekoiztetxeak egin du

Dokumentala bere bazkide eta euskal komunitate eta lagunei eskaini nahi dieten euskal etxeek, Bitanta banaketa etxeari, info@bitanta.com helbidera idaztea baino ez dute. Filma euskaraz egina da eta gaztelaniazko azpitituluekin eskura daiteke, euskal kultura nabarmentzen du eta genero ikuspegitik dago eginda; eskaintza ezin hobea izan daiteke, adibidez, Korrika ospatzeko egingo diren edo Emakumearen Eguneko ekitaldietan proiektatzeko. Animatzen?



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia