euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikel Ezkerrok euskal kulturaren transmisioari buruzko hitzaldia eman zuen Rauch-eko Euskal Etxean

2010/10/27

Mikel Ezkerro aurkezten Raucheko Euskal Etxean eman zuen hitzaldia hasi aurretik (argazkia RauchEE)
Mikel Ezkerro aurkezten Raucheko Euskal Etxean eman zuen hitzaldia hasi aurretik (argazkia RauchEE)

PUBLIZITATEA

Argentinan euskal kultura zabaltzen lan eskerga egindakoa da Mikel Ezkerro eta euskal etxeetan hitzaldiak ematen darrai, nekaezin. Buenos Aires probintzia hegoaldeko Raucheko Gure Txokoaraino iritsi zen joan den ostiralean, euskal kulturaren transmisioa solasgai. Ekitaldian Rauch bertako euskal dantza taldeko gazteak eta Azuleko Euskal Etxeko lagunak ere izan ziren.

Rauch, Argentina. Buenos Aires probintziako Gure Txokoa Euskal Etxeak euskal kultura eta bere transmisioari buruzko hitzaldia eskaini zien bazkide eta lagunei joan den ostiralean, urriaren 22an, Mikel Ezkerro aditu euskal argentinarra hizlari zela. Hitzaldiaren izenburua "Siembra y Frutos Vascos en la Argentina” izan zen. Euskal Etxeko arduradunek azaldu dutenez Ezkerrok "entzuleen arreta beraganatu zuen bere hizkera sinple baina sutsuarekin". Solasaldian Ezkerrok euskal etxeek "euskaldunen kultura, historia eta baloreak transmititzen egiten duten lana" gogora ekarri eta Argentinako Pampan kokatu ziren lehen euskal immigranteek utzi zuten ondarea azpimarratu zuen.

Era berean Ezkerrok euskararen garrantzia nabarmendu zuen --"munduko hizkuntza zaharrenetako bat, ziurrenik", bere hitzetan-- eta Argentinan euskara ikasle asko dagoela aipatu zuen. Ezkerrok "euskal etxeetako gazteak prestatu beharra" dagoela esan zuen, "euskal kulturari buruzko ezagutza izan dezaten".

Hitzaldia adi-adi jarraitu zutenen artean aipa daitezke, besteak beste, Rauch-eko Euskal Etxeko dantzariak eta Azuleko Euskal Etxeko ordezkariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia