euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ETBk EuskalKultura.com-i buruzko erreportaia emango du gaurtik aurrera bere kateetan eta interneten

2010/10/27

Erreportaiaren oinarriua den elkarrizketa grabatzeko eguneko une bat (argazkia Euskalkultura.com)
Erreportaiaren oinarriua den elkarrizketa grabatzeko eguneko une bat (argazkia Euskalkultura.com)

PUBLIZITATEA

ETBko 'Nick dut nik' saioak EuskalKultura.com-i buruzko erreportaia labur bat eskainiko du gaur bertan eta datozen egunetan telebistan eta interneten. Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariari eginiko elkarrizketa hainbat aldiz ikusi ahal izango da: ETB3-n euskaraz, ETB2-n gazteleraz, eta Canal Vascon Diasporako euskaldunentzako. Horrez gain saioaren webgunean ere sareratuko dute.

Donostia-San Sebastian. 'Nick dut nik' interneti buruzko telebista saioa da eta sarean egiten diren ekimen, proiektu eta berrikuntzak ikuslearengana ekartzeaz gain Euskal Herrian 'www' munduan mugitzen diren enpresa eta taldeei arreta berezia eskaintzen die. Horien artean, oraingoan, EuskalKultura.com-i.

Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariari eginiko elkarrizketa gaur bertan izango da ikusgai ETB3n, gaueko 22:25etatik aurrera. ETB2n, berriz, gaztelaniaz, beraz, igandean goizeko 10:40etatik aurrera. Eta azkenik Canal Vasco-n larunbatean 19:15etan eta astelehenean goizeko 8:00etan.

'Nick dut nik' saioaren webgunean ere ikusi ahal izango da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia