euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com egiten dugunok zorion beroak opa dizkiogu munduan barreiatutako euskal familia osoari

2009/12/24

Berotasuna eta munduan barreiatutako euskal familiaren ahaleginak bere euskal kultura, erroak eta nortasuna atxiki eta sustatzen lagun izan itzazula, irakurle! (argazkia, Maria Fernanda Astigarragaren politesia, La Platako Euzko Etxea, Argentina)
Berotasuna eta munduan barreiatutako euskal familiaren ahaleginak bere euskal kultura, erroak eta nortasuna atxiki eta sustatzen lagun izan itzazula, irakurle! (argazkia, Maria Fernanda Astigarragaren politesia, La Platako Euzko Etxea, Argentina)

PUBLIZITATEA

Eguberrietan gaude, gure irakurleetako askorentzat data bereziak egutegian, familia asko bildu eta elkarretaratuko baitira, une goxoak pasatuz eleka, kantuz, jan-edaten eta denbora partekatzen. EuskalKultura.com-etik aukera baliatu nahi dugu gure desio eta agiantza onenak bidaltzeko munduan barreiatutako euskal familia osatzen duzuenei, bozkarioa eta irria lagun izan ditzazuen. Esan, bestalde, eta azken urteotan ohitura dugunez, urte hasierako lehenengo egunetan ez dela EuskalKultura.com aterako, urtarrilaren 1etik San Sebastian egunera arte. Egun horietan lanean segituko dugu, baina barrurako, beraz betiko e-mail eta telefonoetan, baina buletina plazaratu gabe. Zorionak eta agiantzarik onenak, irakurle!


Komentarioak

  • Eskerrik asko

    Gustora irakurtzen zaituztegu, eskerrik asko munduko euskaldunen berri gure etxean sartzeagatik

    Leire eta Xabi, 2009/12/25 00:18

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia