euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek Durangoko Azokan izango duen stand-a eskaini die euskal etxeei eta Diasporako ekimenei

2007/11/19

Iaz ipinitako stand-aren ikuspegia
Iaz ipinitako stand-aren ikuspegia

PUBLIZITATEA

Abenduaren 5etik 9ra bitartean irekiko ditu aurten ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka eta, iaz bezala, EuskalKultura.com-ek stand-a zabalduko du bere baitan, Diasporaz eta Pirineo magaleko Euskal Herritik kanpoko euskaldunei buruzko irudiak, materiala eta informazioa eskuragai ipiniz. Euskal etxeei eta Diasporako ekimenei eskaintza egin die EuskalKultura.com-ek, hala nahi badute stand-a euren produktu eta ekintzen erakuslehio gisa erabil dezaten, beti ere Diasporako euskaldunen lana Euskal Herrian gero eta ezagunagoa izan dadin laguntzearren.
EuskalKultura.com-ek erakustokia zabalduko du datorren abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo den Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren Azokako 42. edizioan. Euskal Herritik kanpo garatzen den euskalgintza eta Zortzigarren probintzia deitzen duten horretatik amankomuneko euskal kultura eta identitatearen altxorrera egiten diren ekarpenak izango dira stand-aren ardatza. Honela, eskaintza berezia egin zaie munduko euskal etxe eta oro har munduko euskal kultur arloko ekimenei, hala nahi izan ezkero stand-a balia dezaten euren produktu zein jardunak zabaltzeko, ez baita ahantzi behar Durango dela publiko euskaltzaleak urtero daukan hitzordu nagusia, ehun milatik gora jendetik gora bilduz urte guztiz.

Durangoko Azokan presentzia izan nahiko luketen Diasporako erakunde, euskal etxe edo ekimenek aski dute mezua posta elektronikoz bidaltzea honako helbidera.


Lotura interesgarriak

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren webgunea
www.durangokoazoka.com

EuskalKultura.com-en iazko presentziaren argazki kronika (erd.)
2006ko abenduaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

Elkartasuna Gure Irratiarekin beta Diaspora Azokan (erd.)
2006ko abenduaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

41. edizioa: 317 stand, 221 erakusle, 360 nobedade... (erd.)
2006ko abenduaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Geure stand-a Durangon: lehio txikia unibertso handira (erd.)
2006ko abenduaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Gora Vasco! filme argentinarraren estreinu europarra (erd.)
2006ko azaroaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Chillan hiri txiletarreko ordezkaritza Durangon bisitari (erd.)
2006ko abuztuaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskadiko, Mexikoko eta AEBetako Durango hirien bilkura (erd.)
2003ko urtarrilaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia