euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariak zenbait hitzaldi eskainiko ditu Argentina eta Uruguain

2008/04/25

Joseba Etxarri, EuskalKultura.com-eko zuzendaria
Joseba Etxarri, EuskalKultura.com-eko zuzendaria

PUBLIZITATEA

Hitzaldiek 'Euskal Kultura eta Diaspora', batzuetan, eta bestetan 'Euskaldunak Munduan' izenburua eramango dute eta Argentinako Entre Ríos probintzian zein Uruguaiko beste zenbait tokitan eskainiko dira. Datorren astelehenean (apirilaren 28an), Concepcion del Uruguay-n hasiko da mintzaldi sorta, biharamunean (29an) Concordian segitzeko, ondoren Argentina utzi eta Uruguaira pasatzeko, lehenik Salto-ra (30), jarraian Duraznora (maiatzaren 1ean), Montevideoko Euskalerria Euskal Etxean 2an, eta 3an hiriburu bereko Haize Hegoan, azkenik Juan Lacaze herriko euskal etxekoek antolatutakoarekin bukatzeko.
EuskalKultura.com-eko zuzendaria Argentinan da dagoeneko eta izanak ditu orain artean zenbait bilkura bertako kazetaritza eta euskalgintza arloko eta euskal erkidegoko jendeekin. Etxarrik Buenos Aireseko Liburu Azoka bisitatuko du asteburuan, eta honen barnean euskal stand-a --Eusko Jaurlaritzak, FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin ipinia--, eta parte hartuko du baita ere Argentinako euskal kolektibitateko zenbait ordezkarirekin.

Datorren astelehenean, apirilaren 28an, Etxarrik Entre Ríos probintziako Concepcion del Uruguay bisitatuko du eta hitzaldia eskainiko 20:15etan San Pablo Aretoan (Leguizamón y Rocamora, esquina de la Peatonal local), herriko euskal etxeak antolatutako ekitaldian. Aurretik Lokuzio eta Kazetaritza Fakultateko ikasle talde batekin bildu eta hitz egingo die, haien galderak erantzunez. Biharamunean, asteartean, hilak 29, Concordia hiriraino gidatuko du, bertan ere beste hitzaldi bat emateko, kasu honetan Colectividad Vasca de Concordia taldea antolatzaile. Horren aurretik, bertako Institutu bateko Komunikazio Sozial arloko ikasleekin bilduko da.

Asteazkenean, apirilaren 30ean, EuskalKultura.com-eko zuzendaria Uruguaira pasatuko da eta Salto herriko 'Saltoko Euskaldunen Taldea' euskal etxekoen egoitza berria inauguratzeko emango den hitzaldia eskainiko du. Ostegunean, maiatzaren 1ean, Durazno herria bisitatuko du, barnealdean, eta bertako euskal komunitate eta euskal etxeko kideekin solastuko da. Maiatzaren 2an, ostera, Montevideoko Euskalerria Euskal Etxearen egoitza izango da bere hitzaldiaren agerlekua, eta maiatzaren 3an, berriz, Montevideoko bereko Haize Hegoa Zentroa. Astea, Juan Lacaze herriko euskal etxeko kideekin bildu eta hor ere hitzaldia emanez amaituko da, Coloniako departamentuan.


Lotura interesgarriak

FEVA, Federación de Entidades Vasco Argentinas
www.fevaonline.org.ar

Aipatutako euskal etxeetako ezta batek ere ez du webgunerik


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia