euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com Diasporarekiko engaiamenduan partaide izan daitekeen laguntzaile baten bila dabil Uruguain

2008/04/25

EuskalKultura.com-en bulegoa Donostian, bista partziala, bertara Villa Mercedes herri argentinarreko EEko kideek bisita egin zutenean
EuskalKultura.com-en bulegoa Donostian, bista partziala, bertara Villa Mercedes herri argentinarreko EEko kideek bisita egin zutenean

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com eta BasqueHeritage.com kolaboratzaile finko baten beharrean daude Uruguain, orain arte bestela eramaten diren zenbait gairen ardura hartu eta euskal Diaspora eta kultura ukitzen dituen ekimen hau aurrera daraman taldera bil dadin. Ez da sobera gauza eskatzen baina bai taxuz lan egitea, Diasporako euskal mundua ezagutzea, modu egokian idaztea gaztelaniaz eta ahal eta txukunen moldatzea, kazetari sen pixkat izatea eta lan egiteko gogoa eta ilusioa.
Esku artean duzun EuskalKultura.com edo BasqueHeritage.com izen bikoitza daraman ekimen hau partaide edo kolaboratzaile uruguaiar baten bila dabil, zenbait aldaketa egin nahi baititu oro har eskaintzen ari den produktuan eta sendotu nahi baitu Hego Konoko bere lan taldea. Hauxe da eskatzen dena:

-Ongi eta akatsik gabe erredaktatzea gaztelaniaz
-balioetsiko da ahalik eta ongien moldatzea euskaraz
-eskarmentua medio idatzietan eta ikasteko gogoa
-Kultura orokor maila ona izatea
-Euskal eta euskal-uruguaiar kultura ezagutza

Kontutan hartuko dira:

-HTML lengoaia eta erreminta elektronikoen ezagutza
-Konexio maila Diasporako euskal munduarekin
-Ekimena eta talde lanean aritzeko gaitasuna
-Ingelesa eta Frantsesa

Eskaintzen da:

-Talde dinamiko batean integratzea
-Ekimena gauzatzeko aukera
-Lan polita, euskal komunitateekin harremanetan
-Soldata duina, adosteke

Interesa dutenek info@euskalkultura.com helbidera idatz dezakete eta kurrikulum ahalik eta osatuena bidali. Komeni izango zaie Joseba Etxarrirekin kontaktatzea datorren astean Uruguain barrena egingo duen bisitaldian.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia