euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2025-2026 Euskal Diaspora Graduondoko ikasturte-amaiera hitzaldia aurrez-aurre eta online, eta azken agurtze saioa

2026/07/09

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. 2025-2026 ikasturte akademiko amaiera egunotan, EHU antolatzaile eta Eusko Jaurkaritzako Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza lagun eratua den Euskal Diaspora Graduondoko ikasturte-amaiera hitzaldia emango du uztailaren 14an Ruy G. Farías irakasle doktoreak (San Martín Unibertsitate Nazionala, Argentina) honako izenburuz: "Amerikar Euskal Herriaren eta Itsasoz Haratagoko Galizia: Argentinako (XIX-XXI. mendeak) begirada konparatiboa". Graduondokoaren zuzendari Óscar Álvarez Gilak baieztatu digunez, solasaldia aurrez aurre zein online segitu ahal izango da, 18:00etan (Europako ordua).

Aurrez aurreko konferentzia EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano ataleko hitzaldi aretoan gauzatuko da, Bilbon. Online konferentzia esteka honen bidez jarraitu ahal izango da:

- Microsoft Teams bilera
- Hemen bildu: https://teams.microsoft.com/meet/332394754514217?p=GetlESGzt2QKy9aevA
- Bilera IDa: 332 394 754 514 217
- Sarbide kodea: e7gz9BW6

Amerikatik bildu nahi dutenek, mesedez, arretaz egiaztatu ordu-tartea, azpimarratu dute antolatzaileek.

Azken agurra

Duela 5 urte sortu zenetik graduondoko programan parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei luzatu zaie konferentzia segitzeko gonbidapena. Ekitaldia, nolabait, agur bat da, graduondoko programa, gaur egun egituratuta dagoen moduan, desagertu egingo baita, mikro-kredentzialetan oinarritutako ikasketa-programa desberdin batek ordezkatuta. Beraz, ahalegin honetan parte hartu duten  pertsonarentzat bilera moduko bat izango da, gonbidapen irekiarekin euskal diasporaren gaian interesa duen edonorentzat.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia