euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

115 urte bete berriak dituen Montevideoko Euskaro EEak antzezlan bat taularatuko du uztailaren 23an Gerra Zibilaz

2026/07/10

115. urteurreneko Mus eta Konga Txapelketaren irabazleak eta antzerkizuna, Francoren Estatu kolpetik 90 urtera, bizitzak gorri zuriz.
115. urteurreneko Mus eta Konga Txapelketaren irabazleak eta antzerkizuna, Francoren Estatu kolpetik 90 urtera, bizitzak gorri zuriz.

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. 1911ko ekainaren 29n sortu zuen Euskal Herritik iritsitako immigrante talde batek Euskaro Elkartea hiriburu uruguaitarrean “distantziak gorabehera, euren euskal sustraiei babesa ematea” xede. Mende  pasexe honetan, bidea beti erraza izan ez bada ere, elkarteko kideen bete egin dute hasierako asmo hura, joan den ekainaren 20an urtebetetze berri bat ospatuz Uruguaiko euskal etxe zaharrena den Euskarok. Usadio bati jarraituz, urteurren ekitaldia Mus eta Konga Txapelketa izan zen. Elkarteko erreferente Lucia Goñik EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, “Gure etxean beti arnasgai diren laguntasuna eta giro ederra nagusitu ziren lehiaketan eta arratsalde ederra pasa genuen”.


Euskaroren Euskal Etrxeko 115. urteurreneko Mus eta Konga Txapelketa et partidak

115. Urteurren Mus Txapelketan, Jose Movillak eta Liliam Silveirak osatutako bikotea atera zen lehenengo sariarekin, Pablo Delgadok eta Manuel Acuñak osatutakoari gaina hartu ondoren. Konga Lehiaketan, berriz, Rosa Telias Fagundezek eta Silvia Ortonek irabazi zituzten lehenengo eta bigarren sariak, hurrenez hurren.

‘Vidas en Rojo y Negro’ Euskaron

Memoria kolektiboa eraikitzea ere bada Euskaroren helburuetako bat, bereziki Euskal Herrian gertatu eta Uruguain ere eragin handia izan zuten gertakariak gogora ekarriz. Karia horretara, Espainiako Gerra Zibila gai nagusi duen Antonio Ladra eta Andres Stagnaro egileen ‘Bizitzak gorri beltzez' (Vidas en Rojo y Negro) antzezlanaren emanaldia antolatuko dute Euskal Etxean. “Ikuskizunean, gerrako biktimei omenaldi bizia eta hunkigarria egiten diete artistek, hitzen eta abestien bidez”, azaldu dute Euskal Etxetik.

Emanaldia uztailaren 23an eskainiko da, iluntzeko 7etan, sarreren prezioa $450 Euskal Etxeko bazkideentzat, eta $600 publiko orokorrarentzat izanik. Erreserbak 099 196 602 eta 099 553 037 telefonoetara egin daitezke.

“Duela 115 urte abiatu zen ametsak bizi-bizirik jarraitzen du; Euskaro izan da eta bada gaur egun ere gure topagunea. Besarkadak, euskara, musika, tradizioak eta belaunaldi ezberdinak batzen dituen topagunea, Euskal Herriko zatitxo bat Uruguain. Eskerrik asko hasieratik egon direnei eta baita ondoren iritsi eta gaur egun daudenei ere. Guztiok izan baitira beharrezkoak gaur egun garen familia izateko”, adierazi dute Euskarotik.

- Euskaro Euskal Etxea Instagramen, centro_euskaro



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia