euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miguel Asqueta hautatu du FIVUk federazioko lehendakari berri; Alberto Irigoyenen hitzaldia Ignacio Arguiñarenaz

2026/05/22

FIVUko batzorde berriko kide batzuek Alberto Irigoyen-ek eskainitako "Ignacio Arguiñarena: gerraren memoria, erbesteratzea eta poesia" hitzaldian hartu zuten parte
FIVUko batzorde berriko kide batzuek Alberto Irigoyen-ek eskainitako "Ignacio Arguiñarena: gerraren memoria, erbesteratzea eta poesia" hitzaldian hartu zuten parte

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Zuzendaritza Batzordea berritu du FIVU Euskal Uruguaitar Elkarteen Federazioak. Joan den maiatzaren 5ean egindako Ohiko Batzar Nagusiaren ondoren eta araudiaren araberako hauteskundeen ostean, Miguel Asqueta da Federazioko lehendakari berria. Gogora dezagun horretarako hautetsia izan zen Juan Pedro Arinek kargua utzi zuela bateraezintasun gaiak medio eta lehendakariorde Lucia Goñik hartu zuela kargua behin-behingoz. Orain, aurretik ere lehendakari izana zen Carmeloko Ibai Ondoko Etxea Euskal Etxeko erreferente Miguel Asqueta itzuli da lehendakaritzara. Hona Federazioaren lantalde osoa osatzen dutenen izenak, kargua eta bakoitza datorren euskal etxearen izena alboan:

- Lehendakari: Miguel Asqueta (Ibai Ondoko Etxea, Carmelo)
- Ordezko: Julio Ariztia Pochellu (Centro Ibai Ondoko Etxea, de Carmelo)
- Lehendakariorde: Servando Echeverry (Vasconia Florida, Florida)
- Ordezko: Horacio Tellechea (Vasconia Florida, Florida)

- Idazkari: Mariel Fernandez Artasanchez (Haize Hegoa, Montevideo)
- Ordezko: Enrique Pottevin (Haize Hegoa, Montevideo)
- Diruzain: Lucia Goñi Spinoglio (Euskaro, Montevideo)
- Ordezko: Mariela Garabedian (Euskaro, Montevideo)

- 1. Batzordekide titularra: Zenon Echeverri (San Joseko Euskaldunak Taldea, San Jose)
- Batzordekide ordezkoa: Silvia Ortone Enderiz (Euskaro, Montevideo)
- 2. Batzordekide titularra: Julio Poittevin (Haize Hegoa, Montevideo)
- Batzordekide ordezkoa: Ainhoa Inthamoussu (Haize Hegoa, Montevideo)
- 3. Batzordekide Titularra: Julio Ariztia Landaburu (Ibai Ondoko Etxea, Carmelo)
- Batzordekide ordezkoa: Olga Asqueta (Ibai Ondoko Etxea, Carmelo)

Batzorde Diru Ikuskatzailea

- Juan Pedro Arin. Ordezko: Carlos Larragueta (Euskaro)
- Maite Bengoa. Ordezko: Karina Fernandez Artasanchez (Haize Hegoa)
José Martinez Arillaga. Ordezko: Fernando Ochoteco (Vasconia Florida)

FIVUtik adierazi dute Batzorde berriak Federazioak daraman elkarren arteko lankidetza bideari segituko diola, “aurreko zuzendaritzek orain arte egin duten bezala, erakundeen arteko lotura sendoak mantentzeko, beti ere herrialdeko euskal gizataldearen alde”, esan dute.

Ignacio Arguiñarena: gerraren memoria, erbestea eta poesia

Federazioa osatzen duten euskal etxeei babesa emanez, Batzorde berriak ordezkaritza bat bidali nahi izan zuen Montevideoko Euskaro EEak maiatzaren 14an antolatutako hitzaldian, tartean Servando Echeverry lehendakariordea eta Julio Poittevin batzordekidea. Haiekin batera, lagun talde polita bildu zen euskal etxean Alberto Irigoyen adituak Ignacio Argiñarenari buruzko hitzaldia entzutera. Antolatzaileek azaldu dutenez, Irigoyenen lanak Arguiñarenaren bizitzaren hainbat ertz jorratzen ditu: Nafarroatik Montevideora egindako lehenengo bidaia, gerratik poesiara eraman zuena eta euskarak jasotako debekutik bere bertsoetan erabili ahal izatera. “Erresistentzia, identitatea eta indarra batzen dituen historia honek interpelatzen gaitu erabat”, azaldu dute antolatzaileek.


Hitzaldia bukatuta, ohorezkoa argoa eskaini zuten anfitrioiek

Gogora dezagun Ignacio Arguiñarena Errazkinen jaio zela, Nafarroan, 1909an eta Floridako Isla Mala-n zendu zen, (Uruguain) 1996an. Mugarri batzuk izan zituen bizitzan: Karlistadak, espetxea eta erbesteratzea. Irigoyen irakasleak duela hogei urte hasi zen nafar pertsonaiaren historia ikertzen eta horren emaitza 'El requeté que gritó Gora Euskadi' (Ttarttalo, 2006) liburuan ere irakur daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia