Mexiko Hiria, Mexiko. Ekitaldi solemne eta hunkigarria joan den astelehenean, uztailaren 6an, Mexiko Hiriko Euskal Etxean eginikoa, Jose Ordorika kapitainaren (Lekeitio, 1896 - Mexiko, 1973) ondorengoak eta Eusko Jaurlaritza —Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzaren bitartez— partaide protagonista. Zeremonian, Nile Ordorika Ordorika kapitainaren alabak, aitaren nabigazio artxiboaren dohaintza egin zion Jaurlaritzari, Euskadiko Artxibo Historikoan kokatzeko. Dokumentuak baliagarriak izango dira oso, Vita yateak 1939. urtearen hasieran frankismoaren aurkako borroka bete garaian, Frantziako Le Havre portutik Mexikoko Veracruzeraino egindako bidaia aztertzen jarraitzeko.
Ekitaldia Euskal Etxeko lehendakari lñigo Bilbaoren ongietorriarekin hasi zen, ondoren Ainhoa Apezteguia Mexikoko Euskadiren ordezkariaren hitzekin jarraitzeko. Apesteguia-k esker beroak luzatu zizkion Ordorika familiari, urte hauetan guztietan Ordorika kapitainaren ondarea zaintzeagatik eta batez ere orain Eusko Jaurlaritzaren esku uzteagatik. “Familiaren eskuzabaltasunak aukera emango digu, izan ere, Euskal Itsas Memoria etorkizuneko belaunaldientzat babesteko eta batez ere, Euskadi eta Mexikoren arteko harremana sendotzeko”, adierazi zuen ordezkariak.

Mahaian, EEko lehendakaria, Euskadiren ordezkaria Mexikon eta Ordorika Kapitainaren ondorengoak

Imanol eta Nile Ordorika Jaurlaritzaren esker oneko gutunarekin. Pablo Quintero, Jose Ordorikaren aire bat txeloan jotzen
Solasen arloan, Jose Ordorikaren ondorengoak ere mintzatu zitzaizkien bildutako lagunei. Ekitaldia betikotuz, Apezteguiak Euskadiren ordezkariak esker oneko gutun markoztatu bat eman zien. Zeremonia bukatzeko, Pablo Quintero musikariak Ordorika beraren musika aire bat jo zuen txeloan. Azkenik, lñigo Bilbaok Euskal Etxea erakunde anfitrioiaren izenean, izan zuen saioari amaiera emateko ardura, eta horren ostean ez zen falta izan edari eta pintxo batzuk partekatzeko aukera.
- Mexiko Hiriko Euskal Etxearen Facebook
- Mexikon Euskadiren Ordezkaritzaren Instagram

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


