Mexiko hiria, Mexiko. Azaroaren 26an egingo da aurten, Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (Sociedad Bascongada de los Amigos del País en México) eta mexilkar hiriburuko Loiolako San Ignazio, edo ezagunagoa den bezala, 'Vizcaínas' ikastetxeko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa antolatzaile, urtero Mexikoko euskal presentziaz antolatzen den Kongresua. Jardunaldi akademikoa San Ignazio Loiolakoa ikastetxean bertan izango da, CDMXko Vizcaínas kalean, eta lanen izenburuak, laburpenak eta egileen curriculuma (dena orrialde batean) bidaltzeko epea uztailaren 15ean bukatuko da, datorren asteazkenean.
Ondoren, batzorde koordinatzaileak proposamen guztiak aztertuko ditu eta onartuei jakinaraziko die. Lan osoak urriaren 30era arte bildalko dira.
Aurrez aurre eta online partaidetza
Bidalitako lanak gaiaren arabera antolatuko dira, mahai ezberdinetan. Mahai bakoitzean lau lan aurkeztuko dira; hizlari bakoitzak 20 minutu izango ditu eta saioak bukatzean, publikoak galderak eta iruzkinak egin ahal izango ditu. Testuen baldintza teknikoei dagokienez, idazlenen luzera 10 eta 15 orri artekoa izango, Arial 12 letran eta lerroen arteko espazioa 1,5ekoa. Aipuak, orrialdearen amaieran.
Al di berean, antolatzaileek jakinarazi dute lehentasuna emango diotela aurrez aurreko parte hartzeari, baina proposamenen balorazioa egin ostean beharrezkoa bada aukera emango dute on line parte hartzeko. Izena ematea doakoa da eta hizlariei parte hartzearen agiria emango zaie. Bai izena emateko bai testuak bidaltzeko honakoa izango da idatzi beharreko helbidea: bascongadamexico@gmail.com.
- Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Facebook-en, Sociedad Bascongada de los Amigos del País en México

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



