euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak eta 'Lauburu México' Eskolak bat egin dute 2025eko ‘Pelota sin Fronteras’ programari begira

2025/05/06

Mexikon pilotaren aldeko lan ederra egiten duen 'Lauburu México' Eskolako pilotariak hiriko Euskal Etxean
Mexikon pilotaren aldeko lan ederra egiten duen 'Lauburu México' Eskolako pilotariak hiriko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexiko Hiriko Euskal Etxeak ateak ireki dizkie 'Lauburu México' Pilota Eskolako arduradun eta ikasleei. Pilotari mexikar gazteek ‘Pelota sin Fronteras’ (Mugarik gabeko pilota) programari begirako sailkatzeko partidak jokatu zituzten Euskal Jai frontoian, hain zuzen pre-benjamin, benjamin, alevin eta infantil izeneko umeen kategorietan. Partiden bigarren faseko irabazleek Euskal Herrian egingo den Eskolen Arteko Esku Pilota Txapelketaren XII. edizioan parte hartzeko aukera izango dute, motibazio edo akuilu ederra!


Euskal Etxeko harrera eta pilotari txikienak jokatzen


Sariak jasotzeko momentua, Euskal Etxeko Euskal Jai frontoian

Gogora dezagun ‘Mugarik gabeko pilota’ programa 2022an jarri zutela martxan Daniela Vargas eta David Alvarez pilotari mexikarrak buru dituen 'Lauburu México' Eskolak. Munduko Pilota Kontseiluaren babesa duen egitasmoak helburu argia du: Euskal Herriko pilotariak Mexikora gonbidatzea eta, aldi berean, trebatzen ari diren mexikar pilotariak Euskal Herrira bidaltzea, kirolari gazteen formakuntza eta ilusioa sustatzeko.

Programa barruan, 2022an, Eskolako bost ikaslek Abadiñoko eta Durangoko (Bizkaia) pilota kanpamentuetan hartu zuten parte eta 2024an Asier Aspuru, Mikel Aurrekoetxea, Mikel Larrañaga, Gorka Otaduy eta Ireber Eraña Euskal Herriko pilotariek Mexiko bisitatu eta eskola batzuk eman zizkieten Mexikoko ikasleei, pilota erakustaldi eta partidetan ere parte harturik.

- Lauburu Mexico Facebook-en Escuela de Pelota Vasca “Lauburu México”



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia