dsfgdsf. Duela 30 urtedanik (1996) Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programak urtero gonbidatu izan ditu (pandemia urteak salbu) euskal diasporako gazteak Euskal Herrira etorri eta bi astetan herrialdea erakutsi eta formakuntza eskaintzearren, euskal musika eta dantza, gastronomia edo euskal etxeen kudeaketa bezalako gaietan. 2023tik, Gipuzkoako Goierrin sortutako Batzen Kultur Elkartea Ateak Ireki ekimena hasi zen antolatzen, hainbat talde eta erakunderen indarrak bilduz, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako foru aldundiak, Nafarroako Gobernua eta tokiko eta eskualde mailako laguntzaileekin, proposamen jakin bat luzatuz AEBko eta Kanadako euskal gazteei NABO lankide, hiru asteko kultura murgiltzea eskainiz Goierrin, euskara eta euskal kulturan murgildu eta Euskal Herria barrutik ezagutzea xede, bertako familien etxeetan egonez.
Aurten, bi programon arteko solasaldietatik, urrats bat atera da, 'Gaztemunduri Ateak Ireki' sortuz. Aterki horren pean, Ateak Irekik edizio berri bat hasiko du uda honetan, ekainaren 27tik uztailaren 19ra, bi adarrarekin: bat Estatu Batuetako eta Kanadako gazteentzat, Gipuzkoako Goierrin, izen-ematea abenduan itxi zuena; eta bigarrena , izena-ematea otsailaren 15era arte zabalik duena, Argentina, Uruguai eta Australiakoentzat, Busturialdea - Urdaibain, partaideak bertako familien etxeetan egonik, aurreko edizioetan bezala euskara eta euskal kultura eta ohituretan bizitzea eta murgiltzea xede, tradizioekin kontaktuan eta baita ere egungo euskal familia eta etxeetako errealitatearekin.
Edizioa abian
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetatik eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzatikazpimarratu dute modu honetan "Kanpoan den euskal komunitateko berrogeita hamar gaztek baino gehiagok, Euskadi Global baten ideiarekin bat etorrita, prozesu paregabe horretan parte hartuko dute(la), eta, aldi berean, aukera bikaina izango d(el)a gazteen eta harrera-familien arteko harreman bizia ehuntzeko". Horrez gainera, "Eusko Jaurlaritzaren helburua da parte-hartzaileak Euskadiren enbaxadadari aktibo bihurtzea Diasporan". Hori posible izango da "parte hartzen duten herrialdeetako Euskal Etxeen Federazioek ere lagunduko dutelako (Argentinako FEVA, Uruguaiko FIVU, Estatu Batuetako NABO eta Euskal Australiar Alkartea) eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek bat egingo dutelako programarekin, eskualdeko eta tokiko partaidetza ere lagun, Urremendi elkartearen eta Goieki agentziaren bidez".
- Estatu Batuetako eta Kanadako partaideen izen-ematea abenduaren 7an itxi zen
- Izen-ematea Argentina eta Uruguaikoentzat zabalik da otsailaren 15era arte
- Zabalik da baita ere epea otsailaren 15era arte gazte euskal-australiarrentzat
- Zabalik izen-ematea Busturialde-Urdaibaiko harrera-familientzat
- 2026ko deialdien webgunea

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


