euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako Chinon izango da AEBko 2026 NABO Euskal Festa Nazionala, SCBC Euskal Etxearen 80. urteurrena ospatuz

2026/02/02

2026ko NABO Convention eta AEBko Euskal Festa Nazionala Kaliforniako Chino herrian izango da, uztailaren 3, 4 eta 5ean
2026ko NABO Convention eta AEBko Euskal Festa Nazionala Kaliforniako Chino herrian izango da, uztailaren 3, 4 eta 5ean

PUBLIZITATEA

Chino, Kalifornia, AEB. 2026 hasierarekin batera, Kaliforniako Chinon, bertako Southern California Basque Club —euskaraz Southern California Eskualdun Cluba izenarekin 1946an jaio zen euskal etxeak— aurten, bere 80. urteurrena ospatuz datorren udan antolatuko duen NABOren 2026ko Euskal Festa Nazionalaren berri eman du. Izan ere, festa elkarretaratzea uztailaren 3, 4 e ta 5ean izango da, Chinoko Fairgrounds edo Azokagunean, eta dagoeneko zabaldu da bilkurako behin-behineko programa. Gonbidapena luzatzen zaie bertan parte hartzeko asmoa izan dezaketen euskal etxe, dantza edo kultura talde guztiei, eta familia eta norbanakoei, AEBkoak, Diasporakoak zein EHkoei, planak eta erreserbak egiten hasteko, AEBn 4th of July ospatzen den asteburu horretan. Gogoan hartu ekain amaieran eta uztail hastapenean Chinon bertan egingo dela NABO Udalekua, euskal etxeetako gaztetxoekin, hauek ere 2026 Picnic eta NABO Convention festako partaide.

Hona 80th Annual Picnic & NABO Convention-eko behin-behineko egitaraua:

Uztailak 3-5, 2026

  • Non: Chino Fairgrounds, 5410 Edison Ave Chino CA
  • Chinoko Centro Basco ostatu/jatetxean

Ostirala, uztailaren 3a

  • 8am NABOren Biltzar Nagusia nazio osoko delegatuekin Chinoko Azokagunean
  • 3pm Pilota partidak Centro Basco ostatu/jatetxeko kantxan
  • 6pm Afaria Centro Basco ostatu/jatetxean
  • 9pm Dantzatzeko musika Izen Gabe taldearekin Centro Basco ostatu/jatetxean

Larunbata, uztailaren 4an

  • 8am Mus Txapelketa Centro Basco ostatuan
  • 1pm Lukainka Barbakoa Txapelketa
  • 3pm Esku pilota finalak Centro Basco-ko kantxan
  • 6pm SCBC Euskal Etxearen 80. urteurren afaria eta Udalekuko gaztetxoen emanaldia
    Emanaldia Chinoko Azokaguneko Brinderson Hall-en

Igandea, uztailaren 5a

SCBC Euskal Etxearen 80. urteurreneko Piknik ospakizuna Chinoko Azokagunean

  • 11am Euskal Meza, AEBko euskal komunitatearen apeza Aita Antton Egiguren emaile
  • 12pm Txapelketak – Gateau Basque, Irrintzi...
    Saltokiak – Eros itzazu euskal produktu & ekoizpenak
  • 12:30pm Dantza & Udalekuko gaztetxoen emanaldia I
  • 1:30pm Arkume/bildots bazkaria Txilindron erara
  • 3pm Klika – Euskal Etxeen emanaldiak
    Dantza & Udalekuko gaztetxoen emanaldia II
  • 6pm Lukainka sandwitxak
    Erromeria Amerikanuak taldearen musikarekin
  • 7pm Zozketa

Argibide gehiago https://socalbasque.org webgunean. Emaila: connect@socalbasque.org



hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia