euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal aste eta bereziki asteburu betea, Villa Marían Euskal Aste Nazionalean, eta AEBko Rocklin eta Las Vegasen (I)

2026/10/12

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Aste berezia izan da zalantzarik gabe joan dena, batetik, Córdoba probintziako Villa María herri argentinarrak abegia eman diolako Euskal Argentinar Aster Nazionala 2026ri. Kontinente amerikarraren iparrean, berriz, Kaliforniako Rocklin-Lincoln, eta Nevadako Las Vegas AEBko aurtengo "uda" sasoiko euskal piknik festen amaiera markatu dute, euren bi jaialdiekin. Komunean hitzordu argentibar eta bestatubatuarrean? Eguraldi txarra, elkarretaratzea galerazi ez, baina batere lagundu ez zuena, hotzarekin Villa Marian, eta Rachel ekaitz tropikalarekin Las Vegas aldean. Bistan da, euskal festak egin egin ziren, giro ederrean eta euskal komunitateetako haur, gazte eta helduek izan zuten aukera bildu, eta elkar elikatu eta elkarri indarra emateko, euskal kultura eta identitatea ospatuz eta biziaraziz.

LANEAN ari gara artikulu honetan, itzuli geroago, barkatu eragozpenak

Aste honetan zehar joango gara argitaratzen Argentinako eta Mendebalde estatubatuarreko bi hitzorduetako berri, ohi ditugun argazki eta bideo kronikak osatuz. Gaurkoan, beraz, iragarpena eta aipamen orokorra, herrialde batean zein bestean bildutako materiala ordenatu eta plazaratzeko moduan ipini dezagun. Aipatu dugun eguraldi txarraz gain, dudarik ez da, gauza asko zeudela komunean Diasporako bi ekitaldi hauetan: tokian tokiko euskaldunek eta euren ondorengoek segitzeko eta lekukoa pasatzeko daukaten borondate eta engaiamendua dauden lekuan daudela. Lerro hauetatik gure aitormena ekitaldioteko antolatzaileei zein partaideei, euren ahaleginak geroa ematen baitio euskaldunen kultura eta identitateari, talde-lan eta auzolan handi honetan.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia