euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segi online saioa gaur arratsaldez: Euskal Diasporako kideak lekukotasun emaile euren errealitateez EHUko kurtso batean

2026/03/24

Gonbidapena luzatu dute gaur arratsaldean Diasporako euskaldunei entzutearren online euren izaera eta esperientziaz
Gonbidapena luzatu dute gaur arratsaldean Diasporako euskaldunei entzutearren online euren izaera eta esperientziaz

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Gaur, asteartea, martxoak 24, 16:00etan (Euskadiko ordutegia), online topaketa bat izango dute "Indianoetatik migratzaileetara: Ikuspegi bat Euskal Diasporaz" ikastaroan matrikulatutako ikasleek, ikastaroaren programa akademikoaren barruan, Diasporako kide diren euskaldunekin. Izan ere, "Lehen eskutik ikasiko dute zer esan nahi duen euskal identitateak diasporan eta zer erronkari aurre egin behar dieten hala identifikatzen direnek euskal komunitateak finkatuta dauden herrialdeetan". Ekitaldia EHUko Ikasle Ohien Elkarteak (ACAEXA-EIKE) antolatu du, EHUrekin lankidetzan. Gasteizko Hezkuntza Fakultateak "Esperientziaren Ikasgelak" izenpean ezagunak diren klaseak eskaintzen dizkie 60 urtetik gorako ikasleei, Giza Zientzietako graduaren barruan.

Saioak "Euskal Diasporako graduondoko programako ikasle ohi diren Diasporako jendeen parte-hartzea izango du, hauek, bakoitza bere herrialdetik online parte hartzeko gonbitea onartu duitute, topaketa birtual honetan parte hartzeko gonbidapena onartu baitute eta, izenburuak dioen bezala, kurtsoa Gasteizen egiten ari diren ikasleekin solaskide arituko dira, "euskal diasporaren munduari ikuspegi desberdinetatik begiratzea ahalbidetuz", azaldu du Óscar Álvarez Gilak, Euskadi Diasporako graduondoko programako zuzendariak.

Ikasleekin hitz egingo duten eta euren esperientzia diasporatarra partekatuko dutenak, Perukoak, Argentinakoak, Brasilgoak-eta izango dira: Hor dira Germán eta Wilfredo Lizarzaburu, Joao Henrique Martins, Ana Maria Suárez Iribarren, Ángeles Muñoz, Ignacio Lardizabal, Susana Siccardi, Diana Oxalde eta Alfonsina Leranoz. Ruy Farias, 'Amale Artetxe' katedrako koordinatzailea, ere online parte hartuko du. Gasteizen, Óscar Álvarez Gilarekin batera Facundo Reyna Muniain irakaslea eta, jakina, ikastaroan matrikulatutako 35 ikasleak egongo dira.

Nahi dutenek saioa hemendik jarrai dezakete: https://acaexa.eus/eventos-realizados/cursos-formativos



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia